Navarrabiomed buru duen PharmaNAGEN ekimena, Medikuntza Pertsonalizatuaren arloko Nazioarteko jardunbide egokien aintzatetsia

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed buru duen PharmaNAGEN ekimena, Medikuntza Pertsonalizatuaren arloko Nazioarteko jardunbide egokien aintzatetsia

ICPerMed-ek nazioarteko saria ematen du eta Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoaren Ikerketa Unitatetik, Juan José Beloqui Lizasok koordinatu du proiektua, NOUko Farmazia Zerbitzuarekin elkarlanean.

Medikuntza Pertsonalizatuaren Nazioarteko Partzuergoak (ICPerMed) “PharmaNAGEN” aintzatetsi du “Medikuntza Pertsonalizatuaren arloko Nazioarteko jardunbide egokientzat”, medikuntza genomikoa laguntzaezartzen egindako lanagatik. Proiektuaren helburua Osasunbidean farmakogenetika ezartzea da. Bertan, Farmaziako Zuzendariordetzako, NOUko Digestio eta Hematologia Zerbitzuetako eta Osasunbidea- Berrikuntza eta Antolaketa Ataleko profesionalek parte hartu dute, baita Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoaren eta Bioinformatika translazionalaren Unitatekoek ere.

Juan José Beloqui Lizasok, NOUko Farmazia Zerbitzuko fakultatibo espezialistak, Navarrabiomedeko ikertzaileak eta ‘PharmaNAGEN’ koordinatzaileak, Bruselasen, ekainaren 21ean jasoko du saria, partzuergoak antolatutako topaketa batean.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak 1,5 milioirekin sustatu du PharmaNAGEN, S4 espezializazio adimenduneko estrategiaren esparruan. Proiektua NAGEN programaren parte da, eta Nafarroako osasun-sare publikoan analisi genomikoko teknologia ezagutzen eta erabiltzen aurrera egitea du helburu, NAGENMx, NAGENCOL, NAGENPediatrics eta NAGEN1000 proiektuekin batera. Azken horiek ere ICPerMed-ek urtero ematen dituen sarietan ere aintzatetsi zuten 2020an.

Doitasun medikuntza sustatzea Osasunbidean

PharmaNAGENek banakako profil farmakogenetikoa lortzeko lan egin du, eta horrek botiken eraginkortasunari eta toxikotasunari dagokienez bakarrak egiten gaitu. Ildo horretatik, proiektuak preskripzioan laguntzeko tresna bat sortu du, eta, profil horretatik abiatuta, terapia farmakologikoak indibidualizatzen laguntzen duten klinikoei gomendioak emango dizkie. Hori posible izan da profil genetiko hori erraz lortzeko tresnak eta prozedurak garatzeari esker, sekuentziazio masiboko tekniken bidez eta literatura zientifikoaren eta gomendio-gida nagusien berrikuspen sistematikoaren bidez, Foru Komunitateko errealitatera eraginkorrenak eta egokituenak hautatzeko. Guztira, 274 pazienteren profil farmakogenetikoa lortu da, eta 114 gomendio egin dira erabilera arrunteko 52 farmakorako.

ICPerMed 

ICPerMed Medikuntza Pertsonalizatuaren Nazioarteko Partzuergoak nazioarteko 30 bazkide baino gehiago biltzen ditu, batez ere europarrak, eta Europako Batzordeak finantzatzen du. Bere helburu nagusia medikuntza pertsonalizatuan baterako ekimenak sustatzea eta ikerketa sustatzea da.
 

 

Irudiak