Nafarroan, 2019ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astetan Navarrabiomeden ekintzak

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Nafarroan, 2019ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astetan Navarrabiomeden ekintzak

Navarrabiomed beste urte batez batu da Nafarroa 2019ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astetako ekintzetara. Dibulgazio zientifikoaren ekimena 2019ko azaroaren 7tik 16ra izanen da, eta hainbat ekintza eginen dira zientzia hiritarrei hurbiltzeko: hitzaldiak, lantegiak, ate irekiak eta ikuskizunak, besteak beste.

Aldi honetan hainbat ekintza programatu ditu Navarrabiomedek ikerketa biomedikoaren zentroko jarduna zabaltzeko:

  • Azaroak 6, asteazkena, 16:30etan. Navarrabiomedeko Areto Nagusia. Ikasleei zuzendutako bisita (16-18 urte artekoak). Ezagutu lehen eskutik ikerketan lan egiteko jarraitu beharreko pausoak eta bisitatu ikerketa biomedikoaren zentro baten azpiegiturak. Edukiera mugatua: lekua gordetzeko deitu 848422201 telefonora edo idatzi aucarvar@navarra.es helbidera.
     
  • Azaroak 7, osteguna, 17:30etan. Inaugurazioa Gaztelu Plazan. Gainerako entitateekin parte hartuko da inaugurazio ofizialean. Publiko guztiei zuzendutako ekintzak aire zabalean.
     
  • Azaroak 12, asteartea, 18:30etan. Navarrabiomedeko Areto Nagusia. IBEAS Proiektuaren hitzaldia. Alzheimer Gaixotasunaren diagnostikoan aurrera egiteko ikerketa proiektua. Hizlaria: Maite Mendioroz doktorea, Neuroepigenetika Unitateko Ikertzaile Nagusia. Saioa Navarrabiomedeko Areto Nagusian eginen da. Irunlarrea Kalea, 3. Sarrera librea edukiera bete arte. 
     
  • Azaroak 14 eta 15, osteguna eta ostirala, 11:00etan. Navarrabiomed. Navarrabiomedeko instalazioetara bisitak. Ikerketa biomedikorako laborategiak ezagutu. Garrantzitsua! Edukiera mugatua: lekua gordetzeko deitu 848422201 telefonora edo idatzi aucarvar@navarra.es helbidera.