Nafarroako Gobernuak ikerketa publikoa sustatzeko Navarrabiomed - FMS erakundeari egindako dohaintza nabarmendu du

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernuak ikerketa publikoa sustatzeko Navarrabiomed - FMS erakundeari egindako dohaintza nabarmendu du

  • 2022an Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman dizkioten 78 pertsona aintzatetsi ditu Nafarroako Gobernuak
  • Chivite Lehendakariak eskertu egin du “zuen historiaren zati bat herritar guztiei lagatzeko erabakia”

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria izan da gaur arratsaldean 2022an Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman dizkioten pertsonak aitortzeko ekitaldian, eta eskerrak eman dizkie “zuen historiaren zati bat herritar guztiei lagatzeko hartutako erabakiagatik”. Hitzaldian zehar, Lehendakariak dohaintza ekonomiko bat nabarmendu du, “bereziki esanguratsua izateagatik”; hain zuzen ere, Miguel Servet Fundazioak jaso du, NavarraBiomed ikerketa biomedikoaren zentroaren jarduera kudeatzen duen organoak. Zehazki, pertsona batek, hil eta gero, bere ondare osoa eman dio erakundeari, milioi erdi eurokoa.

Aurten, guztira 78 pertsonak egin dizkiote balio historikoa duten objektuen dohaintzak Nafarroari, museoetan eta artxiboetan gordetzeko, eta beste ondasun esanguratsu batzuen dohaintzak ere bai. Aintzatespen-ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin da, eta bertan izan dira, Chivite Lehendakariaz gain, Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Rebeca Esnaola Kultura eta Kiroleko kontseilaria eta omendutakoen ordezkariak. Emaileek diploma bat jaso dute Lehendakariaren eskutik, horren bidez Nafarroako Gobernuak publikoki eskertzen baitu egindako ekarpena.


Milioi erdi euro inguru ikerketarako

Chivitek eskerrak eman nahi izan dizkio pertsona horri “osasun-ikerketa garatzen” laguntzeagatik. “Honako hau bezalako dohaintza pribatuak aparteko finantzaketa dira ikerketa biomediko publikorako. Legegintzaldi honetan, baliabideak gehitu ditu, eta emaitzek guztiok bereziki harro sentiarazten gaituzte beste ondare honekin – materiala bezain garrantzitsua –; hots, ezagutza”, adierazi du.

Gogoan izan Navarrabiomed - Fundación Miguel Servet erakundeak egindako jarduerarekin elkarlanean aritu nahi izanez gero, formulario hau bete edo zentroko administrazio-taldearekin harremanetan jar zaitezkeela. Bi kasuetan, partikularrek eta enpresek jarraitu beharreko prozesuaren berri emango da.

Informazio osoa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
 

Irudiak
Chivite lehendakaria Foru Komunitateak objektuak eman dituzten pertsona batzuekin.
Deskargatu Flecha que indica descarga