Nafarroak ICTUSnet berrikuntza eta ikerkuntzarako sare europarrean parte hartuko du hurrengo hiru urteetan zehar

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Nafarroak ICTUSnet berrikuntza eta ikerkuntzarako sare europarrean parte hartuko du hurrengo hiru urteetan zehar

  • Frantzia, Portugal eta Espainiako 10 ikerketa-zentroren partaidetza izan duen ekimenak ikerkuntza eta berrikuntza ardatzetan kalifikazio hoberena lortu du 

Nafarroako Ospitale-Guneak (NOG) hurrengo hiru urteetan zehar , iktusaren arreta integraleko modelo berritzaileen inplementazio eta garapenerako bikaintasun sare bat den ICTUSnet proiektuan parte hartuko du Navarrabiomed bio-medikuntza ikerketa zentroaren eskutik.Proiektuak Frantziako, Portugalgo eta Espainiako sei herrialdetan kokaturiko 10 ikerkuntza eta garapen zentroren partaidetza du, aldi berean, Europako hego-mendebaldeko 35 organismo publiko eta pribaturen sostengua izanik, gehienak, entitate bazkide moduan jarduten duten ospitale eta osasun-zentroak.

Tomás Belzunegui Ospitalizazio prozesu eta Urgenteetako Asistentzia zuzendariordeak eta Marisol Fragoso Navarrabiomed-eko kudeaketa zuzendariak, NOG-ko Roberto Muñoz eta Beatriz Zandio neurologoekin batera, proiektuaren xehetasunak aurkeztu dituzte gaur.

ICTUSnet, Interreg Sudoe-k aldi berean finantzatuta dago; honakoa Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez proiektu transnazionaleko bulkadan kolaboratuz, Europako hego-mendebaldeko eskualdeko garapena babesten duen programa da. Programa honek Europako hego-ekialdeko eskualdeekiko arazo komunak konpontzeko lankidetza sustatzen du.

ICTUSnet proiektuak kalifikazio onena lortu du Ikerketa eta Berrikuntzaren ardatzean, azken urtean Interreg Sudoe 2014-2020 egitasmoen bigarren deialdian egindako hautaketa prozesuaren baitan.  Hasiera baten, deialdi honetara 357 proiektu aurkeztu ziren, berrikuntzaren alorreko 222 proposamenekin (lehenengo ardatza) eta 135 proposamen ingurumen eta eraginkortasun gaietan (bostgarren ardatza).

Nafarroak parte hartuko duen proiektua, eskualde parte-hartzaileetan iktus kasuen laguntzari lotutako datuen kudeaketa eta erabilera partekatuan oinarritzen da, zeinak 20 milioi biztanle biltzen ditu. Helburua zentro parte-hartzaileen artean informazio eta esperientziak partekatzea da  berrikuntza, arreta eta eskuragarri dauden protokoloak hobetu eta ictus-aren inguruko ikerkuntza errazteko. Proiektuaren aurrekontu osoa 1,7 milioikoa da eta  Europako funtsaren 1,3 milioiko diru-laguntza bat dauka.

Katalunia-tik koordinatutako sare bat

ICTUSnet, AQuAS Kataluniako Osasun Kalitate eta Ebaluaketa Agentziak koordinatzen du eta Barcelona Supercomputing Center - Superkonputazio Zentro Nazionala bezalako datuen kudeaketa adimentsu (Big Data) eta cloud computing-aren alorreko lehen lerroko erakundeen parte-hartzea dauka. 

“Sare eta kolaborazio-plataformen sormen eta garapenenaren” alorrean lan egiten duen ICTUSnet proiektuak bazkide ezberdinek emandako datuen bitartez iktus-aren arreta jardunbide eta protokoloak ikertu nahi ditu Sudoe espazio osoan egokituak eta ihardetsiak izan daitezkeen praktika-egokiak partekatuz.

ICTUSnetek 'cloud computing' teknologian oinarrituta dagoen eta informazio-bolumen handiei buruzko algoritmo kognitiboen bidez informazioa atera, aztertu eta lantzeko sistema banatuaren nodo zentrala izango den plataforma bat sortu nahi du. ICTUSnet eskualdeko iktus erregistroetako egituratutako eta ez-egituratutako datu klinikoak ateratzeko gai izango da.

Zehazki, itxaroten den produktua iktusaren arretaren alorrean berrikuntza eta ikerketan bikaintasuneko sare iraunkor transnazional egonkor bat da. Sare honek honako helburuak ditu: gaixotasunaren ezagupenaren eta pazienteen arretaren kalitate eta eraginkortasunaren hobekuntza, medikuntza, komunikazio eta informazio-teknologia berrien  (IKT) eta  zientzia konputazionalen sinergien identifikazio eta ustiapena; nahasitako aktore guztientzat eskuragarri dagoen eta atxikitu nahi duten beste eskualde batzuetara irekitako plataforma birtual baten sorrera eta praktika-egokien truke eta hobekuntza inplementazioak egitea egungo iktusaren arreta-plan integralean. 

Proiektuak, Katalunia (AQuAS agentzia, Barcelona Supercomputing Center – Superkonputazio Zentro Nazionala, Ictus Fundazioa eta Open Evidence), Aragoa (Osasun Zientzien Aragoiko Institutua), Balearrak (Illes Balears Osasun ikerketa Institutu Fundazioa), Nafarroa (Navarrabiomed), Portugalgo iparraldea (Administração Regional de Saúde do Norte) eta Okzitania-ko (Centre hospitalier Universitaire de Montpellier département de neurologie Unité neurovasculaire y Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse) herrialdeetako 10 bazkideren partaidetza dauka.

ICTUSnet denbora-mendekotasun larrialdietarako arreta bezala ezagutzen den 2014-2020 Nafarroako Osasun Planaren lerro estrategikoaren baitan agertzen da eta iktus-a, miokardio-infartu zorrotza, kardioarnas-geldialdia, politraumatizatutako gaixo larria eta sepsis-a bezalako prozesuen inguruko etengabeko hobekuntza eta ikerketa jarduerak begiesten ditu.

900 iktus kasu urtero

NOG-ko iktus unitatean urtero 900 paziente ospitaleratzen dira, horietatik %86 iktus iskemikoak dira eta hauetatik %20ri zain-barne bidezko farmakologia-tratamenduak (fibrinolíticos)  aplikatzen zaizkie eta %4k kateter bidezko tronbektomia tratamenduen onura lortzen dute.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Iktus Kode baten hasierako esku-hartze batetik, Iktus unitateko zainketak edota pazienteen birgaitze intentsibora doazen protokolo ezberdinetan oinarritutako iktus kasuen arreta integrala eskaintzen du. Birgaitzearen kasuetan, fisioterapia, terapia okupazionala, logopedia, bere egoera emozio-kognitiboaren balorazioa eta egoera sozialaren ikerketa eskaini dezake. Iktus-Kodean berriki sartutako berritasunen artean,  pazienteek  behar duten tratamendua esplorazio-gela berean ematen denez esku-hartzearen iraupena murrizten duen TAC Kodea eta Teleiktus, baterako esku-hartzea burutzeko Tutera-ko “Reina Sofia” Ospitalearen Larrialdi Zerbitzua NOG-ko Neurologia sailarekin bideo bidez konektatzen duen teknikak nabarmentzen dira.

Iktusa biztanleria orokorraren eta lehenengo urritasun iraunkorraren arteko bigarren heriotza-kausa da eta gutxi gorabehera, kasuen %40an eguneroko jarduerak egiteko desgaitasuna sortzen duten ondorioak uzten ditu (gorputzaren alde bat mugitzeko zailtasunak, oreka mantentzeko, hitz egiteko, pentsatzeko edo sentitzeko). Arrisku faktoreak egoki zuzendu eta tratatzeak kasuen %80raino ekidin dezake.

Gaixotasunari aurrea hartzeko gomendioak, funtsean, dieta aberats eta osasungarri bat jarraitzean, gantz eta gatz gutxi hartzean, neurrizko ariketa fisikoa egitean, pisua, kolesterola, arteria-tentsioa eta gluzemia kontrolatzean,  ez erretzean, hartutako alkohol kopurua neurtzean eta bihotz-taupadak sentitzen badira, medikuari kontsultatzean oinarritzen dira.

Osasun adituen arabera, gure inguruko pertsona bat iktus bat jasaten ari dela adieraz dezaketen sintometako batzuk, bat-batean, gorputzaren zati baten paralisi osoa edo gorputz zati baten inurritzea sentitzea, Ikusmenaren guztizko edo zati baten galtzea, hizketa- edo ulermen arazoak edo bat-bateko buruko min bizia dira. Zantzu hauen aurrean, une batekoak izan arren, berehala larrialdietara joatea gomendatzen da.

Irudiak
Txostengileak ICTUSnet-en aurkezpenaren momentu batean.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Marisol Fragoso, Tomás Belzunegui, Roberto Muñoz eta Beatriz Zandio gaurko emandako prentsaurrekoan.
Deskargatu Flecha que indica descarga