Mutua Navarrak Enpresa Osasungarriaren Zigilua eman dio Navarrabiomed zentroari

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Mutua Navarrak Enpresa Osasungarriaren Zigilua eman dio Navarrabiomed zentroari

Mutua Navarrak Lanean Osasuna Sustatzeko Sari Urdina sustatzen du Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (NEK-CEN), Langileen Batasun Orokorraren (UGT) eta Pertsonen Zuzendaritza eta Garapeneko Nafarroako Espainiar Elkartearen (AEDIPE) lankidetzarekin. Urtarrilaren 24an (osteguna),  Sari Urdina banatzeko hamaikagarren ekitaldia egin zen CENen egoitzan, eta Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioak eta beste 15 enpresa nafarrak saria jaso zuten osasunarekiko duten konpromisoarengatik, balio estrategiko gisa hartuta.

Sari nagusia Dana Automocionek eskuratu zuen, Nafarroako enpresarik "urdinenaren" saria. Sari Urdinak 2019an, plantillan, osasunaren kultura eta ongizatea sortzera ekarpen gehien egindako erakundea saritzen du. 

Era berean, beste 14 zigilu urdin banatu zitzaizkien honako erakunde eta enpresa hauei: 3P Biopharmaceuticals, Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN), Nafarroako Rural Kutxa, Conor Sports, Nafarroako Industria Fundazioa (FIN), Miguel Servet Fundazioa – Navarrabiomed, Fromageries Bel España taldea, Gesinor, Huntsman Advanced Materials, Nafarroako Foruzaingoa, Smurfit Kappa Navarra (Cordovillako instalazioa), Turbo Motor Inyección, Nafarroako Garraiolarien Elkartea (Tradisna) eta Urtasun Elikadura Teknologia. 

Marisol Fragoso, Navarrabiomed-eko kudeaketako zuzendaria, saria jasotzera joan zen zentroko Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikari Marta Verarekin batera. “Enpresan osasuna sustatzea lehentasuna da ezbairik gabe, eta zigilu urdina eskuratzeak arlo horretan aurrera egitera bultzatzen gaitu, talde osoaren osasuna eta ongizatea sustatzearren”, adierazi zuen Marisol Fragosok. 

Irudiak
Acto de entrega celebrado en CEN.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Foto de familia con todos los premiados.
Deskargatu Flecha que indica descarga