Marina Iridoy Zuletek bere doktore-tesia defendatuko du azaroaren 12an, ostegunarekin

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Marina Iridoy Zuletek bere doktore-tesia defendatuko du azaroaren 12an, ostegunarekin

Marina Iridoy Zuletek, Nafarroako Ospitalegunean formatutako neurologoa eta Navarrabiomedi lotutako Gaixotasun Neuromuskularrak eta Neurona Motorrekoak taldeko doktoratu aurreko ikertzailea, datorren azaroaren 12an, ostegunarekin, 12:00etan irakurriko du bere doktore-tesia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) eskutik. NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko Graduko Gelan izanen da. Marina Iridoy Zumarragako Ospitaleko neurologia taldeko kide da. 


Tesia, “Estudio ProtALS: Análisis proteómico en tejido post mortem de sujetos con Esclerosis Lateral Amiotrófica. Búsqueda de biomarcadores y dianas terapéuticas” izenburupean, Navarrabiomeden egin da. Ivonne Jericó Pascualek, NOGeko Neurologia Zerbitzuaren Alorreko Espezialista eta Navarrabiomedi lotutako ikertzailea, eta Jokin Fernández Irigoyenek, Proteomika Plataformaren arduraduna eta Navarrabiomed-IdiSNAko Neuroproteomika Unitateko ikertzailea, zuzendu dute. 

Egun, COVID-19agatik indarrean dagoen arautegiak ezarritakoaren araberako edukiera mugatuko da, eta saioa bideokonferentzia bidez jarraitu ahalko da.


Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) gaixotasun neurodegeneratibo hilgarri bat da, batez beste 3 eta 5 urte arteko bizi-itxaropenekoa. Nafarroan urteko prebalentzia 100.000 biztanletik 6,2 kasukoa da. Zoritxarrez, gaur egun arte ez da gaixotasunaren diagnosi goiztiarra ahalbidetzen duen biomarkatzailerik, eta sintomak hasten direnetik 12 hilabete arte atzera daiteke. Gainera, gaur-gaurkoz ez dago hori sendatzeko tratamendurik.


Lan honetan analisi proteomiko sakona egin da AEA zuten hildako pertsonen ehun neurologikoaren gainean. Helburua gaixotasunaren biomarkatzaile posibleen taula bat lortzea izan da, ondoren AEAren diagnosi klinikoa zuten pazienteen odol serumean aztertu dena, eta, horrela, gaixotasunaren markatzaile biologiko bezala berretsi ahal izateko.

Azterketa honen emaitzak ENCALS Europako kongresuan eta Internacional Journal of Molecular Sciences aldizkarian argitaratu dira.


Proiektu honi 2015ean ekin zitzaion ANELAk (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pazienteen eta senideen Nafarroako elkartea) gidatutako funtsen bilketari esker, izotz kuboaren kanpainan ("Ice Bucket Challenge") gaixotasunaren ezagutzan aurrera egiteko borondatearekin.