María Iranzu González Borjak bere doktoretza tesia defendatuko du datorren astelehenean, maiatzak 23
María Iranzu González-Borja, Navarrabiomed eta IdiSNAko OncobionaTras Unitateko (Oncobiona) doktoretza aurreko ikertzaileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko bere doktoretza tesia irakurriko du datorren astelehenean, maiatzak 23, 12:00etan Navarrabiomed-eko batzar aretoan.
"Novel insights in biomarker discovery for pancreatic ductal adenocarcinoma" izeneko doktoretza lana Navarrabiomed-en garatu da, Joaquín Fernández Irigoyen eta Antonio Viúdez Berral doktorearen zuzendaritzapean.
Ductal adenocarcinoma minbizia, pankreako jatorria duten tumoreen %90-a da. Gaitz kaltegarrienetako bat izanik, minbiziaren heriotzaren zazpigarren kausa da mundu osoan. 5 urteko biziraupen-tasa %10,8koa du, neurri handi batean, bere diagnostiko berantiarragatik. Hori dela eta, ezinbestekoa da biomarkatzaile berriak identifikatzea, alde batetik, gaixotasuna lehenago diagnostikatzeko eta bestetik, tratamendu mota ezberdinei emango dieten erantzuna aurreikusiz, pronostikoa hobetzeko.
Doktoretza tesi hau Nafarroako Ospitale Unibertsitateak (NOU) zuzendutako ikerketa multizentro baten barruan dago. Non, La Paz, Marqués de Valdecilla, Miguel Servet eta Reina Sofía ospitaleek ere esku hartu duten. Guztira, 64 paziente eta 22 subjektu osasuntsuk hartu dute parte ikerketan, adin eta sexu antzekoa dutenak. 4 ikasketa motatan banatzen da ikerketa: serumean dauden proteina espezifikoak (zitokinak eta hazkunde-faktoreak); odolean eta tumore-ehunean dauden zelula immunologikoen populazioak; serum diferentzial proteomika ikasketak; eta CHFR genearen sustatzailearen metilazio ikerketak. Lortutako emaitzek erakusten dute, zenbait zitokinaren serum maila erabiltzeak, pankreako adenokartzinomaren diagnostiko goiztiarrean lagundu dezakeela. Baita pazientearen garapena eta eskura dauden tratamendu ezberdinen aurrean duen erantzuna aurreikusteko ere. Gainera, zelula immuneen populazio mailak erabiltzeak, CHFR genearen tumore-adierazpen-mailekin konbinatuta, pronostiko okerragoa duten pazienteak bereizten lagun dezakeela, erakusten dute emaitzek.
Finantziazioa eta zabalkuntza
Egindako lanak hainbat argitalpen zientifiko sortu ditu. Horien artean, "Omics Approaches in Pancreatic Adenocarcinoma", Cancers aldizkari zientifikoan eta “Deciphering CHFR Role in Pancreatic Ductal Adenocarcinoma”, Frontiers in Medicine-Gastroenterology aldizkarian argitaratua.
Horrez gain, nazio eta nazioarteko hainbat kongresutan ere zabaldua izan da: Espainiako Onkologia Medikoko Elkartean , European Society for Medical Oncology eta American Society of Clinical Oncology ASCO- Hub.
Tesia garatzeko, ikerketa eta ezagutza zabaltzeko erakunde eta enpresetatik, doktoregaiak kontratatzeko hainbat beka jaso ditu María Iranzu Gonzálezek: industria doktoregaiak 2018-2020, Nafarroako Gobernuak doktoretza-tesiak burutzeko emanten dituen diru-laguntzak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoregaientzako Mugikortasun Bekak (2018) Sevillako Biologia Molekularreko eta Medikuntza Birsortzaileko Zentroko (CABIMER) egonaldirako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoregaientzako Nazioarteko Mugikortasun Bekak (2019) Queen's Unibertsitateko (Belfast-Ipar Irlanda) Precision Medicine Center of Excellence (PMC) nazioarteko egonaldiarko, eta Bergen (Norvegia) Europako Pankreako Klubaren 51. Kongresuan komunikazio batean laguntzeko beka bat.
*1. Rawla P, Sunkara T, Gaduputi V. Epidemiology of Pancreatic Cancer: Global Trends, Etiology and Risk Factors. World J Oncol. 2019;10(1):10-27.
2. Bray F, Ferlay J, Soerjomataram I, Siegel RL, Torre LA, Jemal A. Global cancer statistics 2018: GLOBOCAN estimates of incidence and mortality worldwide for 36 cancers in 185 countries. CA Cancer J Clin. 2018;68(6):394-424.