Maite Mendioroz, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko neurologo kliniko eta ikertzailea, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko zuzendari berria izendatua

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Maite Mendioroz, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko neurologo kliniko eta ikertzailea, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko zuzendari berria izendatua

  • Hautaketa-prozesua egiteko, sistema irekia eta lehiakorra erabili da, eta hainbat autonomia-erkidegotako 11 hautagaitza aurkeztu dira.

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren patronatua Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariek osatzen dute, eta Maite Mendioroz Iriarte neurologo klinikoa eta ikertzailea ikerketa-zentroko zuzendari zientifiko berri izendatu dute berriki. Mendioroz doktorea hautatzeko jorratu den prozesua irekia eta lehiakorra izan da, eta, bertan, hainbat autonomia-erkidegotako 11 hautagaik hartu dute parte guztira.

Maite Mendioroz Iriarte (Iruña, 1972) Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1996), eta neurologiako espezialitatea (BAME) egin zuen Donostia Ospitalean. Vall d’Hebron- Institut de Recerca (2006-2010) Unibertsitate Ospitalean jarraitu zuen prestatzen, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zuen doktorego-tesia. 2012 bitartean, Columbiako Unibertsitatean (New York, AEB) Zientzialari Bisitari gisa egindako egonaldiarekin osatu zuen neuroepigenetika arloko prestakuntza.

2010. urtetik, Mendioroz Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko (NOU) mediku-taldeko kidea da. Ikerketa-koordinatzailea da eta neuroendekapenezko gaixotasunen arloan jardun du. Bere jarduera asistentziala Navarrabiomedeko NeuroEpigenetica unitatearen lidergoarekin uztartu du, La Caixa Banku Fundazioa, Caja Navarra y Navarrabiomed Banku Fundazioa eta Carlos iii.a Osasun Institutua (ISCIII) indartzeko programari esker.

Bere ibilbidean zehar egoiliarren tutore izan da eta 4 doktoretza-tesi eta estatuko eta nazioarteko 12 proiektu lehiakor zuzendu ditu, 98 argitalpen zientifiko eman dituztenak. Estatuko Ikerketa Agentzian eta ISCIIIko Ebaluazio Batzorde Teknikoetan panelista gisa parte hartu du proiektuen ebaluazioan. Halaber, hainbat aintzatespen eta sari jaso ditu: Alberto Rábano Sari Nazionala, Romanillos Fundazioaren neurozientzietako tesirik onenarena (2011); 2018an, Doktoreen Europako Kontseiluko ohorezko kide izendatu zuten; 2018ko zientzietarako TELVA saria, eta Top 100 Emakumezko Liderrak, 2021ean.

Mendiorozek NUPeko Mikrobiologiako katedraduna eta Iñigo Lasa Uzcudun Navarrabiomed ikertzailea ordezkatuko du. Azken horrek, 2015eko azaroaz geroztik, Nafarroako Mikrobioen Patogenesiko Unitatearen lidergoarekin bateratzen zuen zuzendaritza.

NAVARRABIOMEDi buruzko informazioa

Navarrabiomed 2012an sortutako ikerketa-zentro publikoa da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak sustatua. Ikerketa biomedikoa sustatu, erraztu eta burutzea du xede, osasun-sistema publikoaren kalitatea hobetuko duten terapiak ezarri eta garatzeko.  

2016an, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmen bat sinatu zen Navarrabiomed zentro misto moduan garatzeko, ikerketa biomedikoa sustatzeko eta eskualdeko sektore biosanitarioaren lehiakortasuna indartzeko asmoz.

Gaur egun, zentroa honela dago antolatua: 18 ikerketa-unitate-k eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko 6 zerbitzu zientifiko-tekniko ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko: Biobankua, Enstegu Klinikoak, Metodologia - Osasun-Zerbitzuen Ebaluazioa, Proteomika, Animaliategia eta ebakuntza-gela esperimentala, eta CellMa terapia aurreratuen Areto Zuria. Guztira, 120 ikertzaile ari dira bertan lanean. 
Gaur egun, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko 18 ikerketa-unitatek eta 6 zerbitzu zientifiko-teknikok osatzen dute zentroa. Navarrabiomedek 120 ikertzaile biltzen ditu eta bere laguntza-unitateen bidez, eskualdeko beste zentro publiko batzuetako 250 profesional sanitario baino gehiagok burutzen duten ikerketa-lana erraztu eta sustatzen du.

Miguel Servet Fundazioak Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroaren jarduera kudeatzen du sortu zenetik. Aldi berean, Fundazioa Osasun Administrazio Publikoko profesionalen laguntza zientifiko eta teknikorako plataforma ere bada, ikerketa, berrikuntza eta prestakuntzako jarduerak garatzeko.

Irudiak
Maite Mendioroz Iriarte
Deskargatu Flecha que indica descarga