Kardiologia Translazionaleko Unitateko ikertzaileak nazioartean sarituak, balbulen narriaduran egindako ikasketengatik

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Kardiologia Translazionaleko Unitateko ikertzaileak nazioartean sarituak, balbulen narriaduran egindako ikasketengatik

  • Eva Joverrek eta Amaia García de la Peñak ahozko komunikazio hoberenaren bi sari irabazi dituzte

Kardiologia Translazionaleko Ikerketa Unitatea - ikerketa biomedikoko zentroko eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko profesionalek osatzen dutena -, Freibourgen (Alemania) eta Fuengirolan (Malaga) nazioarteko bi biltzarretan aintzatetsi dute. Unitate hori ikerketa-zentroko eta Bihotzaren Arlo Klinikoko profesionalek osatzen dute. Taldeak bihotzeko balbulen endekapena eragiten duten mekanismoak aztertzen dihardu 2013tik. Natalia López Andrés unitateko burua da.

Emakumeentzako balbula-estenosiaren aurkako tratamendu berria

Eva Jover García Navarrabiomedeko doktoratu ondoko ikertzaileak ahozko komunikazio onenaren saria jaso zuen European Section of the Aldosterone Council (ESAC) sinposioan. Freibourgen egin zen martxoaren 24tik 25era, eta ehun profesionalek parte hartu zuten. Haren lanak, “Hartzaile mineralokortikoidearen antagonismoak, emakumeen zelula interstizial balbularra kaltzifikatzea prebenitzen du miR19b/NR3C2 prozeduraren bidez, eta TFGβ zenbakiaren seinaleztapenak”, aukera farmakologiko berri bat planteatzen du, emakumeengan balbula-estenosia tratatzeko.

Balbula-estenosia aorta-balbula behar bezala irekitzea eragozten duen gaixotasuna da. Balbula hori oso garrantzitsua da hirugarren adinean, eta ez dago tratatzeko botikarik. Gizonezkoetan, balbula hondatu egiten da, hezurraren antzeko ezaugarriak hartuz; emakumezkoetan, berriz, fibrosi gehiago dago, eta horrek adierazten du gaixotasunak ez duela sexuaren araberako garapena. Alde horiek gorabehera, emakumeak ez daude oso adieraziak ikasketetan, eta, beraz, tratamendu suboptimoak jasotzen dituzte eta pronostiko okerragoa dute.

Lanak frogatzen duenez, gaixotasunean mikroRNA19b molekula txikia murriztu egiten da emakumeengan bakarrik, eta fibrosia eta hezurra sortzen ditu. Gainera, molekula horren balioak berrezartzeko gai den botika bat identifikatzen du. Espironolaktona da, giltzurrunetako eta bihotz-hodietako gaixotasunak tratatzeko erabili ohi den botika.

Sexuaren aldagaia kontuan hartuta tratamendu eraginkorragoak lortzeko genero-ikuspegia duten azterketek duten garrantzia egiaztatzen du egindako ikerketak.

Balbula mitralaren narriaduran parte hartzen duten mekanismoak

Bestalde, NOU – Navarrabiomed taldeko kardiologoak eta doktoratu aurreko ikertzaileak, Amaia García de la Peña Urtasunek, “Mitro-balbulopatia primarioa argituz: eredu diferentzial histologikoak eta molekularrak azpimota etiologikoen artean” lana aurkeztu zuen. Lan horren bidez, ahozko komunikazio hoberenaren saria jaso zuen 2023ko Heart Societyko nazioarteko kongresuan. Martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean egin zen topaketa Fuengirolan (Malaga), eta 415 parte-hartzaile bildu ziren guztira.

Balbula mitralaren gaixotasuna bihotz-balbulen asaldura ohikoena da, herrialde garatuetako biztanleen %1,8ri eragiten diona. Gaur egun ez dago tratamendu farmakologikorik, eta kasu larrietan tratamendu bakarra bihotz-kirurgia da. Gaixotasun horien arazoetako bat da ez direla ezagutzen haien garapenean zerikusia duten mekanismo molekularrak eta zelularrak.

Aurkeztutako lanak balbula mitraleko gaixotasunen etiologia nagusien (Barlow-en gaixotasuna, akats fibrroelastikoa, gaixotasun kaltzifikatua eta gaixotasun erreumatikoa) azterketa konparatiboa eskaintzen du, 300 pazienteren balbula mitraleko ordezko kirurgietan lortutako ehuna aztertuz. Zehazki, gaixotasun horiekin zerikusia duten mekanismo nagusiak aztertu ziren, eta etiologien artean eredu diferentzialak daudela ikusi zen. Horrek etorkizunean patologia bakoitzerako jomuga terapeutiko espezifiko berriak garatzen lagun dezake.

Irudiak
En el centro ambas premiadas: Amaia García de la Peña (derecha) y Eva Jover (izquierda), junto a personal investigador de la Unidad de Cardiología Traslacional.
Deskargatu Flecha que indica descarga