El Instituto de Investigación Sanitaria de Navarra renueva y refuerza su dirección científica que incorpora también a Atención Primaria

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Nafarroako Gobernua

El Instituto de Investigación Sanitaria de Navarra renueva y refuerza su dirección científica que incorpora también a Atención Primaria

Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutuak zuzendaritza zientifikoa berritu zein indartu du eta Lehen Arreta gehitu du

Nicolas Martínez Velillak (NUO) zuzendaritza zientifikoko zuzendaria izango da etapa berri honetan Rosario Luquinen ordez; Felipe Prósper (CUN) zuzendariordea izanen da eta Nuria Goñi (Osasunbidea/AP) bokalak osatuko dute taldea.
Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutuak (IdisNA) zuzendaritza zientifikoa berritu eta indartu du bi aldaketarekin: Nicolás Martínez Veillak (NUO) Rosario Luquín ordezkatuko du eta bi postu berri gehitu dira: zuzendariordea –Felipe Prósper (CUN) izango da- eta bokala, Nuria Goñiz Ruiz (Osasunbidea/AP).


Horrela, lankidetza publiko eta pribatuaren jatorrizko osagaiaz gain, lidergoaren lehen maila honetan, Lehen Mailako Arretako ikerkuntzaren ikuspegia gehitzen zaio, institutu honetako etapa berri baten hasiera gisa. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak (NUO), Nafarroako Unibertsitate Klinikak (CUN), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Nafarroako Unibersitateak, Navarrabiomedek, Cima Nafarroako Unibersitateak, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Osasunbidea-Nafarroako Oinarrizko Osasun Zerbitzuak, osatzen duten IdISNA.
IdiSNAren Patronatuak, zuzendaritza berri hau zientzia eta laguntza komunitatean zabaltzeari garrantzia eman dio, etapa berri honetan ikerketa bultzatzeko erreferente nagusi gisa. Santos Induráin Osasun sailburuak, Patronatuko buru denak, Rosario Luquin (CUN) kargua uzten duen zuzendari zientifikoaren inplikazioa aitortu eta eskertu du, eta egitura zientifiko berriaren ikuspegi integrala eta hiru ordezkarien curriculuma nabarmendu ditu, dagoeneko lanean hasi baitira.


Nicolás Martínez Velilla Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Geriatriako burua da gaur egun, eta Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko ikertzaile intentsifikatua 2019tik. Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna da (1996), eta Ingalaterrako eta Madrilgo (Getafeko Unibertsitate Ospitalea) Geriatriako espezialista gisa zuen prestakuntza osatu zuen. Iruñera itzuli zen, eta NUPen doktoratu zen, adinekoentzako multimorbilitate-tesi batekin. Prestakuntza hori Probabilitatearen eta Estatistikaren (UNED) eta Osasun Zerbitzuen (Alcalako Unibertsitatea) arloan osatu zuen.
Arlo horietan sakondu du bere ikerketa-jarduerak –asistentzia-jarduerarekin bateratuta–, Carlos III.a Osasun Institutuko (ISCIII) Osasun Zerbitzuen eta Eritasun Kronikoen Ikerketa Sareko kide izan baita, eta, ondoren, institutu horretako ahultasun eta zahartze osasungarriko CIBER sareko kide.
2013an, Nafarroako Geriatriako Miguel Servet ikerketa-taldea sortu zuen, hainbat argitalpenekin. Irakasle gonbidatua da Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Geriatria irakasgaian eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua Prebentzio Medikuntza arloan.
Espainiako Geriatria Elkartearen ordezkaria izan da estatuko eta nazioarteko hainbat erakundetan. 2019tik, Medikuntza Geriatrikoko Europako Akademiako zuzendaritza-batzordeko kidea da, eta Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteko lehendakariordea.


Felipe Prósper, berriz, erreferentzia da hematologian. Izan ere, Hematologia Saila zuzendarietako bat da, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako Terapia Zelularreko arloaren buru da. Klinika horretara Valentziako Ospitale Klinikoan etapa baten ondoren iritsi zen. Nafarroako Unibertsitate Cimako Hemato-Onkologiako eta Medikuntza Birsortzaileko Programa ere zuzentzen ditu. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna (1989) eta doktorea (1994) unibertsitate horretan, Minnesotako Unibertsitatean doktoratu ondoko egonaldi batekin osatu zuen bere prestakuntza.
ISCIIIko Terapia Zelularreko Sare Nazionalaren (TerCel) eta haren ondorengo RICORS TERAVen sustatzaileetako bat da. ISCIIIko Minbiziako CIBER (CIBERONC) ikertzaile nagusi bat ere bada. 2015az geroztik, Hematologiako katedraduna da Nafarroako Unibertsitatean. Espainiako Hematologia eta Hemoterapiako Elkarteko (SEHH) eta Terapia Geniko eta Zelularreko Espainiako Elkarteko (SETGYC) Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da, eta aurretik IdiSNAko Onkologia Arloko koordinatzailea izan zen.


Azkenik, Nuria Goñi Ruiz (Medikuntzako lizentziaduna, NUn, 2001ean) Nafarroako Lehen Mailako Arretaren eta Komunitarioaren esparrutik dator. Lan horrekin batera, Nafarroako Unibertsitatean doktoratu zen, hamaika urteko ibilbide profesionalarekin batera, zenbait osasun zentrotan.
Haren profila osatzeko, kudeaketan ere eskarmentua du. Izan ere, 2016tik Lehen Arretaren gerentziako Kudeaketa Klinikoa eta Asistentzia Jarraipenaren Laguntza Zerbitzua lan teknikoak egiten ditu Nafarroako Osasun Zentroetarako, prestakuntzakoak eta ospitaleekin koordinatzekoak, Lehen Arreta ahalduntzea helburuarekin.
Halaber, Osasun Sailaren zenbait estrategia (gaixo kronikoari eta pluripatologikoari arreta integratua emateko Nafarroako Estrategia) Lehen Arretan aplikatzeko protokoloak ezartzeko lan egin du, batez ere adineko pertsonen ahultasunari dagokionez. Horren ondorioz, diziplina anitzeko koordinazio-taldeetan eta zenbait estrategiatan parte hartu du. 2021etik NUPeko Medikuntza arloko irakaslea da.


1.000 ikertzaile baino gehiago 8 erakundetan

IdiSNAren helburua da ikerketaren kalitatea hobetzen laguntzea, eta ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko asistentzia eta irakaskuntza biomedikoa ere hobetzea eta dauden giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzea. Horretarako, talde klinikoen eta oinarrizkoen arteko sinergiak sustatuko dira, lehendik dauden talde translazionalen ereduetatik abiatuta.
2021ean, 1.065 ikertzailek osatzen dute IdiSNA, 96 ikerketa-taldetan banatuta. Talde horiek bederatzi ikerketa-eremutan biltzen dira: epidemiologia eta osasun publikoa; lehen arreta, osasun-zerbitzuak eta gaixotasun kronikoak; osasun mentala; digestio-aparatua eta gaixotasun metabolikoak; gaixotasun kardiobaskularrak, Hantura-gaixotasunak, immuneak eta infekziosoak; Neurozientziak; Onkohematologia ; Gaixotasun kardiobaskularrak eta giltzurrunetakoak; Terapia aurreratuak eta Berrikuntza Diagnostikoa eta Bioingeniaritza eta Bioteknologia Sanitarioak.

Azken urtean, IdiSNAk 61 ikerketa-laguntza jaso ditu deialdi lehiakorretan, eta guztira 6.592.733 euroko finantzaketa izan du. Institutuaren ekoizpen zientifiko osoa mila bat ekarpen ingurukoa da urtean.

 

Irudiak