Ikerketa klinikorako molekula txikiak ekoizteko erronka teknologikoa beteko duten enpresak bilatzen ari da Nafarroa

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Ikerketa klinikorako molekula txikiak ekoizteko erronka teknologikoa beteko duten enpresak bilatzen ari da Nafarroa

  • Nafarroako Gobernuak eta Navarrabiomedek - Miguel Servet Fundazioak Merkatuaren Aurretiazko Kontsulta abiarazi dute, Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozesuaren lehen fasea

Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren bitartez, eta Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak, ikerketa zentroko ekitaldi aretoan, Merkatuaren Aurretiazko Kontsulta egin dute astearte honetan. Bertan, ikerketa inguruneetan molekula txikiak purifikatu eta ekoizteko berritasun plataforma bat garatzeko erronkaren berri eman dute. Nafarroan Osasun arloko Berrikuntzaren Erosketa Publikoko proiektu bat abian jartzeko lehen fasea da.


Ekitakdiak, Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria izan du buru, Antonio López Osasuneko zuzendari nagusiak ere parte hartu du, eta aurkeztutako erronka betetzeko interesa duten hainbat enpresa bildu dira. Oraindik erronkarekin bat egin nahi duten erakundeek Navarrabiomeden webgunean ikus ditzakete jardunaldia eta dokumentazio teknikoa. Ikusi ekiltaldiko grabazioa

Berrikuntzaren erosketa publikoko aurrekariak 

Berrikuntzaren Erosketa Publikoa (IPZ) berrikuntza sustatzeko prozesu bat da, eskariaren aldetik merkatu berritzaile berrien garapena sustatzera bideratua, kontratazio publikoaren tresnaren bitartez. Europako Batzordeak identifikatzen du tresna hori administrazio publikoetan teknologia garatzeko eta ezartzeko metodo nagusietako bat dela, eta berariaz laguntzen du nazioko eta nazioz gaindiko programetan.

Aurreko legealditik, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Erosketa Publiko Berritzailearen Atalaren bitartez, metodologia hori bere ohiko funtzioan txertatu nahi du, Nafarroako beharrak asetzeko helburuarekin, herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzu publikoak prozesuan hobetuz.

"Berrikuntzaren Erosketa Publikoa tresna bat da, sektore publikotik irtenbide berritzaileen garapena sustatzeko eta osasun-arloan urratsak ematen jarraitzeko jarduera-ildoen azterketa eta identifikazioa integratzeko. Orain, aurretiazko urrats gisa, Merkatuari Aurretiazko Kontsulta hau egin dugu, dauden irtenbideen heldutasun-maila eta gaitasuna eta bideragarritasuna ezagutzeko aukera emango digun tresna ", nabarmendu du Cigudosa sailburuak ekitaldian.

Jorratu beharreko erronka teknologikoaren xehetasuna

Navarrabiomedeko OncoInmunologia Unitateak ikerkuntzan premia bat detektatu du, ikerketa-taldeek detektatutako eta fase preklinikoetan funtzionatu duten molekula txikiak saiakuntza klinikoen bidez probatu ahal izateko. Hori lortzeko, maila klinikoan dauden molekula txikiak purifikatu eta ekoiztea ahalbidetuko duen plataforma bat garatuko litzateke, ikerketa klinikora sartu ahal izateko kantitate nahikoan. Horretarako, plataformak aukera eman behar du prestakinek EMAk (Sendagaien Europako Agentziak) sendagai gisa onartzeko eskatzen dituen garbitasun-, kalitate- eta segurtasun-ezaugarri egokiak izan ditzaten, kutsadura minimoko protokoloen bidez (protokolo "berdeak") eta kalitate/prezio erlazio onargarriarekin.


Zergatik egiten da merkatuari buruzko aurretiazko kontsulta?

Kontsultaren helburu nagusia eragile ekonomikoen, gizarte-eragileen eta ezagutza-eragileen informazioa biltzea da, teknologiaren egoera ezagutzeko eta planteatutako erronkaren baldintzetara hobekien egokitzen diren irtenbide berritzaileen ezaugarriak identifikatu eta zehazteko. Informazio hori plataformaren etorkizuneko lizitazioa prestatzeko erabiliko da. CPMren bigarren helburu nagusia da merkatuari ohartaraztea etorkizun hurbilean plataforma horren lizitazio bat argitaratuko dela, interesa duten operadore ekonomikoak prestatzen joan daitezen.
 

Hurrengo urratsak

Berrikuntzaren Erosketa Publiko hau Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren FID (Eskaritik Berrikuntza Sustatzea) ildoari Berrikuntzaren Erosketa Publikoko proiektu bat eskatzeko aukeraren esparruan egituratzen da. Programa hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren (POPE) esparruan garatuko da.

Laguntza emanez gero, 2024ko ekitaldian plataforma horren garapena kontratatzeko prozesua egingo da, merkataritza aurreko erosketa baten bidez. Erosketa publiko mota horretan, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioak planteatutako erronka teknologikoa estaltzeko beharrezkoa den ikerketaren arriskuak eta onurak partekatuko lituzke enpresekin.

Navarrabiomedeko zuzendari Maite Mendiorozek adierazi du zentroak interes estrategikoa duela ekimenarekiko: "Plataforma hori edukitzea aurrerapauso lehiakor handia izango litzateke Navarrabiomedeko ikerketa-taldeentzat, ikerketa esperimentalaren emaitzak saiakuntza klinikoetara eramatea areagotzea eta arintzea ahalbidetuko lukeelako. Azken batean, onura handiagoa ekarriko lieke pazienteei."

Interesa duten erakundeek azaroaren 20ra arte izango dute aukera proposamenak aurkezteko, 23:59etan, eta galderak egiteko epea 2023ko azaroaren 13ra arte egongo da zabalik.
Kontsultaren informazio guztia eskuragarri dago Nafarroako kontratazio atarian: Nafarroako Kontratazio Atarian. Proiektuari buruzko informazio guztia Navarrabiomeden webgunean dago, Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren atalean. Informazio gehiago: unidad.innovacion.salud@navarra.es

Irudiak
Pie de foto: De izda. a dcha.: Agurtzane Martínez, Antonio López, Juan Cruz Cigudosa, Maite Mendioroz y David Escors.
Deskargatu Flecha que indica descarga
El consejero Juan Cruz Cigudosa durante su intervención.
Deskargatu Flecha que indica descarga
El investigador David Escors explica al público asistente el reto tecnológico a cubrir.
Deskargatu Flecha que indica descarga
La directora general Agurtzane Martínez durante su intervención.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Intervención de Ester Martínez, consultora de SILO.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Estela Martínez y David Escors han atendido el turno de preguntas.
Deskargatu Flecha que indica descarga