iAR, Consultoría Informática Adhoc, TedCas eta Desarrollos ANASINF enpresak aukeratu dira Osasuneko irtenbide berritzaileak garatzeko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

iAR, Consultoría Informática Adhoc, TedCas eta Desarrollos ANASINF enpresak aukeratu dira Osasuneko irtenbide berritzaileak garatzeko

  • Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalerako Departamentuak finantzatuko ditu proiektuak 108.104 eurorekin, inDemand Navarra ekimenaren baitan inDemand Navarra


Agurtzane Martínez Ortigosak, Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari orokorrak, pasa den irailaren 28an “inDemand Navarra: Eskariari erantzunez berrikuntza Osasunean” laguntzen esleipena argitaratu zuen. Bertan Nafarroako IKT enpresak hautatu dira Nafarroako Osasun Zerbitzuko – Osasunbideako lantaldeek aurkeztutako erronkei aurre egiteko.

Hautatutako lau enpresek, iAR, Consultoría Informática Adhoc, TedCas eta Desarrollos ANASINF, espeirientzia luzea dute industria eta enpresa munduan soluzio digitalak garatzen, orain, osasunaren arlora eramanen dutena. Guztira 108.104 euroko finantzaketa jaso dute erreminta berritzaileak martxan jartzeko, eta osasun arretan dauden lehentasunezko beharrak asetzeko.

Lankidetzako prozesu berritzailea

Soluzioak lankidetzako garapen prozesu batean gauzatuko dira, eta zortzi hilabete iraungo du. Prozesu horretan, beharrak atzeman zituzten osasun arloko enpresa eta profesionalek parte hartuko dute. Ikuspegi berritzailea da inDemand Navarra ereduaren esparruan, Nafarroako Gobernuko Osasun, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digital eta Garapen Ekonomikoko sailek sustatua, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentroaren (CEIN) eta Nafarroako Garapenerako Elkartearen (Sodena) bidez. Gainera, Navarrabiomedeko Berrikuntza Unitateak eta Osasun Departamentuak inDemand koordinazio eredua babesten dute Nafarroako eragile instituzional guztien artean.

Datozen hilabeteetan, aplikazio bakoitza erabil dezaketen pertsonak ere prozesuan inplikatzea aurreikusten da. Azken helburua prototipo funtzionalak lortzea da. Prototipo horiek ingurune errealetan balioztatu ondoren, Nafarroako Osasun Zerbitzua – Osasunbidean sar daitezke, pazienteentzako onuragarria izanen dena.

Jendarteratze-bilerak

Urriaren lehen hamabostaldian, enpresek lehen harremana izan dute inplikatutako osasun arloko profesionalen taldeekin, soluzio digitalen baldintza teknikoak zehaztasun handiagoz definitzeko. Horretarako, ezinbestekoa da profesionalek ezagutza espezializatua transferitzea enpresetako langileei.

Industrial Augmented Realityk (iAR) Conecta SOS soluzio digitala garatuko du Fermina Beramendirekin batera, ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuko medikua. Bizi Euskarri Aurreratuko Anbulantzietako, SOS Nafarroako eta Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietako profesionalen (CHN) ordezkari gisa parte hartzen du. Jon Navarlaz iARko zuzendari nagusia da ekimenaren buru, eta 25.364 euro jaso ditu komunikazio sistema berri bat sortzeko. Horrek eragileen erantzuteko denbora eta koordinazioa hobetuko ditu larrialdi egoeran dauden pazienteen kudeaketarako eta garraiorako.

Bere aldetik, Adhoc Informatika Aholkularitzak MiCentro jarriko du martxan, NOG-Oko Lehen Arretako Kudeaketa Klinikoko Laguntza eta Jarraitasun Asistentziala Zerbitzuarekin elkarlanean. Zerbitzuko teknikariak koordinatzen du ekimena, Sergio Chivitek, eta 22.740 euro jasoko ditu. Adhoc Informatika Aholkularitzaren aldetik, David Santamariak beste komunikazio kanal bat sortzeko ekimena koordinatzen du, SMS mezularitza erabiltzeko. Horrek hitzorduen kudeaketa eta zentroek pazienteei eta erabiltzaileei informazio garrantzitsua helarazteko proposamena hobetzea ahalbidetuko du.

Quiro-Help erronkari aurre eginen dion enpresa TedCas Medical Systems izango da, eta abian jartzeko 30.000 euro izanen ditu. Jesús Miguel Pérez Tedcaseko zuzendaria Nafarroako Ospitaleguneko B Bloke Kirurgiko Orokorraren Zerbitzuko profesionalekin lanean ari da, Nafarroako Ospitaleguneko ebakuntza-gelako erizaintza instrumentistako langileen erantzun-denbora hobetzeko chatbot zerbitzua garatzeko. Diana Marcilla erizainak koordinatzen du parte hartzen duen osasunaren arloko taldea.

Azkenik, Desarrollos ANASINFek 30.000 euroko finantzaketa izanen du UMD360 aplikazioa garatzeko. Horren helburua, minbizi ginekologikoa duten pazienteei Diziplina Anitzeko Minbiziaren Unitateak modu integratuan et koordinatuan diseinatutako informazio eta zerbitzu guztiak helaraztea da. Desarrollos ANASINFen kukdeatzailea, Ainhoa Castellano, soluzio berritzaile honen sorkuntzaren buru da, Juan Carlos Muruzábal Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko nagusiarekin elkarlanean.

InDemand ekimena

Europako inDemand proiektuak Horizonte 2020 programaren finantzaketa izan du. Horretan hiru eskualde pilotuk parte hartzen dute: Murtzia, Oulu (Finlandia) eta París-Ille de France (Frantzia). Bere helburua da frogatzea osasun digitalaren berrikuntzaren eredua jasangarria den eta beste eskualde batzuetan ezarri daitekeen, eskaria kontuan hartuta. Eskualde horiek “ispilu eskualdeak” deitzen dira, eta guztiek inDemand komunittea osatzen dute. Nafarroak “ispilu eskualde” bezala parte hartzen du, aurreko metodologiez eta kasu arrakastatsuez onura ateraz, baina Europako finantzaketarik gabe.