Erakusketa: "Zelulatik pazientera. 10 urte elkarrekin lanean"
Hamargarren urteurrena dela eta, Navarrabiomedek "De la célula al paciente. 10 Años avanzando juntos / Zelulatik pazientera. 10 urte elkarrekin lanean" erakusketa aurkezten du 2022ko Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteen esparruan. Erakusketa gaztelaniaz eta euskaraz dago, eta osasun-langileei, ikertzaileei eta publiko orokorrari zuzenduta dago.
Erakusketak, 3D bisualizazio formatu interaktibo berrien eta errealitate areagotuaren bidez, zientzia gizarteari erakusten dio, Navarrabiomeden hamar urteko ibilbidean egindako lanaren zati gisa.
Jarduera Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak kofinantzatu du, kultura zientifikoa sustatzeko, Nafarroan egindako I+G+B zabaltzeko eta STEM COSMOS 2022 eta 2023 bokazioak sustatzeko laguntzen deialdian. Navarrabioned-ek prestatu du erakusketa, iAR (Industrial Augmented Reality) enpresarekin elkarlanean.
"De la célula al paciente. 10 Años avanzando juntos / Zelulatik pazientera.10 urte elkarrekin lanean"-k, bederatzi pieza zientifiko daude, eskultura jasangarriaren formatuan. Horien bidez, laborategian egindako aurkikuntzak praktika asistentzialara eramateak dakartzan erronkak eta aukerak azaltzen dira. Horretarako, hainbat gai landu dira:
- Alzheimerra: diagnostiko goiztiarraren erronka
- Kristalografia: kristalak aztertzen dituen zientzia
- Jarduera fisikoa: ezkutu babeslea
- Bihotzeko balbulen gaixotasunak: epidemia isila
- Medikuntza genomikoa: etorkizunari aurrea hartzea
- Immunoterapia: minbiziaren aurkako aliatu handia
- Bakterioak: aliatuak ala etsaiak
- Genero ikuspegia: ikerketarako beste behatxulo bat
- Datuen zientzia: bizitzaren kodea deszifratu
Erakusketa ibiltaria
2023an, erakusketa ibiltaria izango da, eta Nafarroako leku batzuetan ikusi ahal izango da.
- Urtarrilaren 24tik otsailaren 9ra: Iruñeko Planetarioan.
- Otsailaren 11tik 26ra: Lizarrako Fray Diego kultur etxean
- Maiatzaren 4tik 28ra: Casa de Cultura de Sangüesa Zangozako kultur etxean
- Irailaren 19tik urriaren 9ra : Altsasuko Iortia Kultur gunean
- Urriaren 30tik abenduaren 10ra: Iruñako Kondestable jauregian