Navarrabiomed-ek abian jarri du NAGENCOL, hiperkolesterolemia duten gaixoen genoma osoa aztertzen duen ekimena, tratamendu pertsonalizatuak eskaini eta konplikazio koronarioak saihestearren

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-ek abian jarri du NAGENCOL, hiperkolesterolemia duten gaixoen genoma osoa aztertzen duen ekimena, tratamendu pertsonalizatuak eskaini eta konplikazio koronarioak saihestearren

Nafarroan 1500-2500 pertsona inguruk du hiperkolesterolemia, eta horietatik %20ak baino gutxiagok ez daki baduenik. Arazo koronarioen %22aren kausa dela uste da, eta horietako gehienak saihestu daitezke diagnostiko goiztiarra  eta tratamendu egokia eginez gero. Modu horretan, bi alderdiak hobetze aldera, Navarrabiomed ikerketa biomedikoaren zentroak NAGENCOL izeneko proiektua abian jarri du, hiperkolesterolemia duten gaixoen banako diagnostiko eta tratamendurako genoma osoaren analisia ezartzeko helburuarekin. Proiektua NAGEN izeneko estrategia orokorrean sartzen da, Nafarroako Osasun Zerbitzuan - Osasunbidean medikuntza genomikoa ezartzea xede duenean. 

Gaur egun, hiperkolesterolemia arazo handia da osasun publikoarentzat; izan ere, tratatu gabeko gaixoen bizitza 25 urte gutxitu daiteke, eta uste da portzentaje altu batek (%50) 55 urte bete aurretik infartua izateko arrisku handiagoa duela. NAGENCOLek arazo hori jorratzen du, datu genomikoen erabilera sakona egiten duen eredu berria eskainiaz, eta, beste datu kliniko eta demografiko batzuekin alderatuta, gaixo bakoitzari banako tratamendua erraztea du helburu.
Nafarroako osasun publikoaren proiektu handi hori finantzatzeko bi milioi euro jartzen ditu Garapen Ekonomikoko Departamentuak - Nafarroako Gobernuaren Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak, eta Genomika eta Medikuntza Aurreratuaren (GEMA) erronkaren eta S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren esparruan.

NAGENCOLen jarduera profil kliniko, zientifiko -tekniko eta ikerketa-arloko bost bazkide estrategikok osatutako kontsortzioak kudeatzen du, eta tartean hauek aurkitzen dira: Nafarroako Ospitale Gunea, NASERTIC, TRACASA INSTRUMENTAL SL eta Navarrabiomed azterketaren erakunde lider gisa. Proiektuaren zuzendaritzaz Ander Ernaga eta Juan Pablo Martinez doktoreak arduratzen dira, Nafarroako Ospitale Guneko Endokrinologia Zerbitzuko espezialistak. 

NAGEN estrategia

2016az geroztik, Navarrabiomed da NOZ-Oko Medikuntza Genomikoaren Nafarroako Estrategiaren (NAGEN) burua. Orduz geroztik, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, zentroak bi proiektu estrategiko garatzea bultzatu du: NAGEN 1000 (medikuntza pertsonalizatuan 2018ko ekimen onena bezala saritutako azterketa) eta PharmaNAGEN proiektua.

Bi ekimenak, NAGENCOLekin batera, NOZ-Oko laguntza-zirkuituan beharrezko azpiegiturak jartzen laguntzen ari dira, genoman dagoen informazioa gaixotasunen diagnostikorako eta tratamendurako metodo gisa erabili ahal izatearren. 

Irudiak
Jorge Marín (Navarrabiomed); Juan Pablo Martínez (CHN); Gonzalo Etayo (Nasertic); Jorge Jiménez (Nasertic); Roberto Clerigué (iTracasa); Mikel Galar (UPNA) eta Carlos Aranda (iTracasa).
Deskargatu Flecha que indica descarga