Eduardo Albéniz Arbizuk bere doktore tesia defendatuko du asteartean, ekainak 29
Eduardo Albéniz Arbizuk, Navarrabiomed - IdiSNAko Endoskopia Digestiboko Unitateko arduraduna eta Nafarroako Ospitale Guneko Digestio-Zerbitzuko laguntzailea, bere doktore tesiaren irakurketa eginen du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik datorren ekainaren 29an, astearetea, 12:00etan, Navarrabiomedeko areto nagusian eta bideokonferentzia bidez. COVID-19agatik ezarritako araudia jarraituz eta egun dagoen edukieren mugaketagatik, aurretik baimena jaso duten pertsonak joan ahalko dira aurrez aurreko saiora.
Tesia, “Riesgo de hemorragia diferida tras resección endoscópica mucosa de lesiones colorrectales de gran tamaño”, argitalpen laburren modalitatean egin da ikerketaren 2. Lerroan: Osasun Publikoa, Erizaintza eta Medikuntza. Guztira, 5 argitalpen zientifiko egin dira:
- A Scoring System to Determine Risk of Delayed Bleeding After Endoscopic Mucosal Resection of Large Colorectal Lesions
- Clinical validation of risk scoring systems to predict risk of delayed bleeding after EMR of large colorectal lesions
- Clip Closure After Resection of Large Colorectal Lesions With Substantial Risk of Bleeding
- Prophylactic Clipping After Colorectal Endoscopic Resection Prevents Bleeding of Large, Proximal Polyps: Meta-analysis of Randomized Trials
- The Answer to “When to Clip” After Colorectal Endoscopic Mucosal Resection Based on a Cost-Effectiveness Analysis
Bere doktoretzan, Eduardo Albénizek ondorengo doktoreek zuzendu dute: Berta Ibáñez Beroiz, Metodologia Unitateko arduraduna eta Navarrabiomedeko ikertzailea, eta Roberto Aguado Jiménez, NUPeko Osasun Zientzietako Departamentuko Fisiologia alorreko irakasle titularra.
Tesiaren laburpena
Odoljario geroratua (HD) mukosa endoskopikoaren erresekzioaren (RME) konplikazio potentzialki larriena da. Batzuetan, ondorio kliniko kaltegarriak eragiten ditu, eta baliabide materialen gehiegizko kontsumoa eragiten du.
Endoskopia Digestiboko Espainiako Elkartearen (GSEED-RE) erresekzio endoskopikoko lantaldeak lankidetzan egindako hainbat lanetan, tesiaren autoreak koordinatu dituenak, erresekzio ondoko HD eta homoklipekin egin daitekeen prebentzioaren inguruan ondokoa ondorioztatu da:
- GSEED-RE2ren eredu prediktibo bat, erraz identifika daitezkeen lau aldagaiz integratua RMEaren aurretik (lesioaren gertatu den lekuaren ingurua, antiagregatzaile/antikoagulatzaileen erabilera, ≥40 mmko tamaina eta komorbilitate altua), HDren arriskua aurreikus dezake, aurreko ereduen (GSEED-RE y ACER) gaitasun prediktibo handiagoa izanik.
- Erauzketa ondoko mukosa-akatsak hemoklipekin ixten badira, pedikulatu gabeko lesio kolorrektal handiena (LCRNP) eta odoluste-arrisku handia badago, murriztu egiten da HD arriskua. Efektu hori eskarak erabat ixtearen ondorioa da.
- Isurketa osteko mukosa-akatsak hemoklipekin guztiz ixtearen praktika orokortuak ez du HDren arriskua murrizten. Alabaina, ixtea eraginkorra izan zen HDren arriskua murrizteko tamainu handiko lesio proximaletan erabiltzen bada.
- LCRNPren isurketa osteko mukosa-akatsen itxiera osoa, neurri kostu-efektiboa da odol-isurketarako arrisku handia duten pazienteei aplikatzen bazaie, baina ez da hala edozein RME eta gero modu unibertsalean aplikatzen bada. Ekialdeko Europan, HD arrisku altua duten pazieenten itxiera profilaktikoa ez da soilik CE, gainera kostua aurrezten da.
Ikerketa lerro beretik, Eduardo Albéniz odol-isurketa diferitua ekiditzeko aplikazio endoskopikorako gel baten eraginkortasuna balioesten lan egiten ari da. Gainera, Adimen Artifiziala NUP – Navarrabiomedeko taldearekin lankidetzan, Humberto Bustince doktoreak zuzendua, algoritmo bat garatzen ari da. Horren helburua minbizi goiztiarren isurketa endoskopikoa eta gero agertzen diren konplikazioak aurreikusteko (CEINek saritutako negozio-ideia berritzailea).
Emaitzen zabalpena eta jasotako laguntzak
Garatutako ikerketa hainbat kongresu nazional eta internazionaletan aurkeztu da, eta bi sari eskuratu ditu: Endoskopia Digestiboko Espainiako Elkartearen Kongresu nazionalean komunikaziorik hoberenarena, eta Patologia Digestiboko Espainiako Kongresu nazionalean komunikaziorik hoberenarena endoskopian.
Lan hau “la Caixa” Fundazioa, Caja Navarra Fundazioa eta Navarrabiomeden intentsifikazio programari esker izan da posible (ID 100010434; Proiektua: PR15/11100006), eta Endoskopia Digestiboko Espainiako Elkarteko Fundazioaren beka bati esker. Halaber, Eduardo Albénizek Navarrabiomeden eta Nafarroako Ospitale Guneko Digestio-Zerbitzuko babesa izan du.