David Escors Navarrabiomedeko birologo eta ikertzaileak V. SER Navarra Saria jaso du berrikuntzaren kategorian

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

David Escors Navarrabiomedeko birologo eta ikertzaileak V. SER Navarra Saria jaso du berrikuntzaren kategorian

David Escors Murugarren, Navarrabiomedeko OnkoInmunologia Unitateko Ikertzaile Nagusia eta koronabirusean aditua, SER Navarra Sarien V. edizioan saritu zuten berrikuntzaren kategorian. Urtero, SER Navarra Kateak ematen ditu, eta modalitate hau Viscofanek babesten du. Epaimahaiak SARS-CoV-2aren ikerketan eginiko lana nabarmendu zuen. Izan ere, COVID-19ak eragindako egungoa bezalako pandemien kasuan, txertoen produkzioa azkartzeko plataforma bat sortzea helburu duen proiektu bat zuzentzen du. 

Bere diskurtsoan, ikerketa zentroek egunerokoan egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu zuen: “Gure laborategiak egunero egiten du lan minbiziaren aurkako borrokan, gaixotasun autoimmunitarioen aurka, eta horiek ezin ditugu ahaztu, nahiz eta larrialdi egoeran egon”. Eskertuta eta, aldi berean, sariagatik harrituta azaldu zen: “Gu bezala, zientzialari asko ari dira egunero lanean. Gure lana da, gure pasioa, eta horretarako ikasi eta prestatu gara”. Amaitzeko,  eskerrak eman zizkien karrera profesionalean lagundu dioten familiari eta lagunei.

SER Navarra sarien bosgarren edizioaren gala Baluarten egin zen, eta Joaquím Torrents kazetariak zuzendu zuen. Aurten, garrantzi berezia izan zuen COVID-19aren aurkako borrokak eta haren ondorioek. Alderdi horiei garrantzia eman die epaimahaiak sariak banatzean. Guztira, 10 pertsona edo kolektibok jaso zuten errekonozimendua Nafarroako gizarteko hainbat esparrutan egindako lanagatik.

Premios SER Navarra