CHOLANGIOMEL, metabolismo lipidikoa - minbizi metastasikoaren aurkako jomuga terapeutiko gisa - aztertzeko proiektu berria

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

CHOLANGIOMEL, metabolismo lipidikoa - minbizi metastasikoaren aurkako jomuga terapeutiko gisa - aztertzeko proiektu berria

Proiektu horrekin, Imanol Arozarena, Navarrabiomedeko Minbiziaren Seinalizazio Unitateko ikertzaile nagusia, IdiSNAren horma-barreneko deialdian emandako hiru proiektuetako baten buru da.

CHOLANGIOMEL proiektua hurrengo bi urteetan garatuko da eta 25.000 euroko laguntza jasoko du metabolismo lipidikoa aztertzeko, minbizi metastasikoaren kontrako jomuga terapeutiko gisa. CIMAko ikertzaileek ere parte hartzen dute.

Imanol Arozarenaren hitzetan, Diario de Noticias-en arabera, "proiektu honek kolangiokartzinoma-ereduak aztertuko ditu, tumoreak koipeak erabiltzeko duen gaitasuna blokeatzen duten botikek kolangiokartzinomaren tumore-zelula horiek erraietan metastasia sor dezaten prebeni dezakete, eta horrek hiltzen ditu pazienteak". Era berean, “ezagutza gehiago sortzea eta tumoreek metastasia sortzeko gantzak zergatik erabiltzen dituzten hobeto ulertzea” da helburua, eta, bigarrenik, metastasirik ez sortzeko terapia farmakologikoa lortzea.

Bihotz-balbula txikiak laborategian fabrikatzea

Navarrabiomedek parte hartzen duen beste proiektu batek IdiSNAren horma-barreneko deialdian onartutakoen bidez lortuko du finantziazioa. Bihotzeko minibalbula txikiak fabrikatu nahi ditu, tratamendu antineoplasikoek balbulopatietan duten eraginaren azterketaren bitartez. Kimioterapiako eta erradioterapiako tratamenduek zer ondorio dituzten aztertzea da helburua. Nafarroako Unibertsitate/Unibertsitate Klinikako Manuel Mazo Vega du buru, eta Navarrabiomed Natalia López Andrés ikertzailearen laguntza du, Navarrabiomedeko Kardiologia Translazionaleko unitateko arduraduna.
Irakurri Diario de Noticiasen artikulua.

 

Irudiak