“la Caixa” eta Francisco Luzón Fundazioek Navarrabiomed eta Nafarroako Ospitaleguneko ikerketa proiektu bat finantzatu dute AEAn biomarkatzaileak bilatzeko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

“la Caixa” eta Francisco Luzón Fundazioek Navarrabiomed eta Nafarroako Ospitaleguneko ikerketa proiektu bat finantzatu dute AEAn biomarkatzaileak bilatzeko

  • Ikerketak 482.847 euroko finantzaketa jaso du eta Maite Mendioroz Iriarte eta Ivonne Jericó doktoreek zuzentzen dute.

“la Caixa” eta Francisco Luzón Fundazioek osasunaren arloan proiektuak aurrera eramateko antolatzen duten urteroko deialdian, ikerketa bat onartu dute, helburu duena Alboko Esklerosi Amiotrofikorako (AEA) eta beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuetarako (Alzheimer motako dementzia, AMD) inbaditzaileak ez diren detekzio testak garatzea. Maite Mendioroz Iriartek, Navarrabiomedeko Neuroepigenetika Unitateko ikertzaile nagusia, eta Ivonne Jericó Pascualek, Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuko neurologoa eta ikertzailea, zuzentzen dute. 482.847 euro bideratuko dira ekimen horretarako.

AEAren detekzio goiztiarrak eta beste gaixotasun neurodegeneratiboek erronka handi bati egin behar diote aurre, ezinezkoa baita norbanakoa bizi den bitartean nerbio sistema zentralean sartzea, “la Caixa” Fundaziotik azaldu dutenez. Dena den, gaur egun, inbaditzailea ez den detekzio proba bat erabiltzen da, biopsia likidoa, biomarkatzaile bezala erabil daitekeena gaixotasun neurodegeneratiboetan.

Proiektu honen helburua da neurodegenerazioagatik kaltetutako neuronen DNA zatietan markatzaile epigenetikoak bilatzea odol plasman. Horrek AEA eta AMDren diagnostikoak erraztuko ditu. Odol analisi batek nerbio sistema zentralean gertatzen ari denaren inguruko informazioa eman lezake.

Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetza

“la Caixa” Fundazioak Felipe Prósperren proiektua ere hautatu du, Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea. Horretan David Gómez-Cabrerok parte hartzen du, Navarrabiomedeko Bioinformatika Translazionala Unitateko ikertzaile nagusiak, Medikuntza Aplikatua Ikerkuntzarako Fundazioak (FIMA/CIMA) eta Cambridgeko Unibertsitateak (Erresuma Batua) osatutako partzuergoaren barruan. Kasu honetan, taldeak odolaren produkzioaren analisian jardunen du leuzemiaren aldaera erasokorrenak ulertzeko. Proiektua 999.410 eurorekin finantzatu dute.

Ekimenak “la Caixa” Fundazioak osasunaren ikerkuntzarako antolatu duen hirugarren deialdian aukeratu dituzte. Guztira 18 milioi euro bideratu ditu 25 proiektutara. Programaren hastapenetatik, 2017an, entitateak 50 milioi euro inguru zuzendu ditu 75 ikerketatara. “la Caixa” Fundazioak laugarren edizioa irekiko du datorren urriaren 20an proiektu berriak aurkezteko. 

 

Irudiak
Maite Mendioroz Iriartek e Ivonne Jericó Pascualek zuzendutako ikerketa proiektuko taldea
Deskargatu Flecha que indica descarga