Beatriz Rapún Araizek bere doktore-tesia defendatuko du urriaren 27an, asteartearekin

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Beatriz Rapún Araizek bere doktore-tesia defendatuko du urriaren 27an, asteartearekin

Beatriz Rapún Araizek Navarrabiomedeko Patogenesi Mikrobioanoa Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, bere doktore-tesia aurkeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, datorren urriaren 27an, asteartearekin. Saioa 11:00etan izanen da, Navarrabiomedeko areto nagusian, egun indarrean dagoen arautegiak ezarritako edukiera mugatuarekin, eta bideokonferentzia bidez.

“Caracterización del sistema sensorial de dos componentes de Staphylococcus aureus” da tesiaren izenburua, eta Navarrabiomeden egin da, Iñigo Lasa Uzcudunen zuzendaritzapean, zentroko zuzendaria eta Patogenesi Mikrobianoa Unitateko ikertzaile nagusia. 


Bi Konposatuen Sistemak (TCS) kontrolatzen du bakterioen egokitzapena inguruneko baldintza berrietara. Azken urteotan TCS bakoitzaren jokaeraren eta egiten duten funtzioaren oso ezagutza zehatza lortu da, sarearen alor orokorrarenak, baita TCS bakoitzaren sinaleztapen bideak gaingartzearen ingurukoa ere. Hala eta guztiz ere, ezagutza mugatua da.
 
Tesi honetan, laborategian aurretik garatutako erreminta genetikoa erabiliz, regulonaren (geneen edo operonen bilduma, proteina erregulatzaile berdinak erregulatzen duena) berreraikitze osoari heldu zaio. Bestalde, TCSaren agerpenak edo absentziak bakterioaren biologia eta Staphylococcus generoaren espeziazioa (espezie batek beste bat sortzeko prozesua) nola baldintzatzen dituen aztertu da. Azkenik, Staphylococcus aureusaren TCSen aurkako estrategia terapeutiko berriak garatu eta ebaluatu dira. 

Egindako lanak hiru argitalpen zientifikori eman die bide, ondorengo aldizkarietan: mSystems (American Society for Microbiology) Current Opinion in Microbiology eta Scientific Report.

Gainera, emaitzak lau kongresutan jendarteratu dira: horietako bi Espainiako Mikrobiologia Sozietateko Mikrobiologia Molekularreko taldeak antolatutakoak, bata Sevilan (2016), eta, bestea, Zaragozan (2018). Ikerketa Valentzian ere aurkeztu zen 2017an, FEMSek (Federation of European Microbiological Societies) antolatutako nazioarteko kongresuan, eta, 2019an, Spetsesen (Grezia), EMBO (European Molecular Biology Organization) ikastaroan.

Ikerketa garatzeko Beatriz Rapúnek doktore tesiak egiteko NUPeko ikertzaileen formakuntzarako laguntza jaso du.