AECCk 120.000 euroko ikerketa-laguntza eman dio Hugo Arasanzi

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

AECCk 120.000 euroko ikerketa-laguntza eman dio Hugo Arasanzi

Hugo Arasanz doktoreak, Nafarroako Ospitale Guneko onkologoak eta Navarrabiomed - IdiSNAko Inmunomodulazioaren Unitateko ikertzaileak, atzo Madrilen jaso zuen Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen (AECC) Junior Laguntza Klinikoa. Jasotako finantzaketa (120.000 €) proiektu honetarako erabiliko da: "Azpipopulazio linfozitarioak -PD1/PDL1en aurkako inmunoterapiari erantzuteko aurreikuspen-biomarkatzaile gisa, biriketako kartzinoma aurreratu ez-mikrozitikoan, tratamenduaren 1. lerroan". Azterketa datozen lau urtetan zehar garatuko da, eta David Escors doktoreak zuzenduko du.

Sofia Erregina Museoan, atzo banatu ziren AECCeren urteko laguntzak, Minbiziaren Ikerketaren Munduko Egunean antolatutako ekitaldien barnean (WCRD ingelesezko sigletan); urtero, irailaren 24an egiten da. AECCk guztira ia 21 milioi euro banatu ditu 171 proiektu finantzatzeko, eta horiek garatzen ari diren 380 ikerketa-proiektu finantzatzeko jarritako 56M €ri batu behar zaizkie.

Halaber, Elkarteak adierazi du Minbiziaren Ikerketako Plan Nazionala egin beharra dagoela, 2030. urtean batez besteko biziraupenaren %70a lortzeko (egun, %53koa da).

Proiektuari buruzko informazio gehiago 

PD1/PDL1 aurkako inmunoterapiak iraultza ekarri du biriketako minbizi ez-mikrozitikoaren tratamendura; izan ere, kimioterapiaren emaitzak hobetu ditu, toxizitate gutxiago izanaz, gainera. Zoritxarrez, ordea, tratamenduari erantzuten dioten gaixoen portzentajea txikia da, eta are gutxiagok izaten duten gaixotasuna kontrolatuta denbora-tarte luzean, eta gaixo horiek zehaztasunez identifikatu ahal izateko aurreikuspeneko biomarkatzailerik ez dago. 

David Escors doktorearen taldeak populazio linfozitarioen monitorizazio-sistema garatu du, fluxu zitometriaren bitartez, odol periferikoa erabilita kimioterapiarako aurreratuta dauden gaixoengan; inmunoterapiari zein gaixok erantzungo dion aurreikusten uzten du horrek.  Lehen lerroko gaixoengan inmunoterapia egitea duela gutxi onartu denez, proiektuaren asmoa da gaixoen profil linfozitarioak eta horren dinamika korrelazioan jartzea, testuinguru horretan tratamenduak duen eraginkortasunarekin, plasmako zitosina proinmunogenikoen azterketa eta terapia ezberdinek zelula inmunitarioetan eragindako kalte genotoxikoaren eragin posiblearen azterketa egitearekin batera, bigarren lerroan eraginkortasun txikiagoko kausa bezala.

Hugo Arasanz doktorearen proiektua osatzeko, in vitro azterketa mekanistikoak egingo dira, tratamenduaren aurreko erantzuna baldintzatzen duten elementuak ezagutu ahal izateko eta terapia horien aurreko erresistentzia nagusia lehengora dezaketen konbinazioak planteatzeko. 

Irudiak
Hugo Arasanz junto al presidente de la Asociación Española Contra el Cáncer de Navarra (AECC Navarra) Francisco Arasanz en una de las carreras solidarias celebradas en Pamplona.
Deskargatu Flecha que indica descarga