Navarrabiomedek ondorengo webinarrean parte hartzera gonbidatzen zaitu: “Usaimenaren boterea: zirrarak, memoria eta gaixotasunak”. Martxoaren 4an, ostegunarekin, eginen da, 16:00etan. Saio hau Anosmiaren Munduko Egunaren (otsailak 27) harira antolatu da, INNOLFACT ikerketa proiektuaren dibulgazio ekintzen baitan.
Bost zentzumenen artean, usaimena da ezezagunena, baina lehena ere bai, zuzenena, oroitzapen gehien gogora ekartzen dituena eta gure memorian gehien irauten duena. Zentzumen hau kanpora ematen duten burmuineko zelulak dituen bakarra da, bere hartzaile sistemarekin. Horretan jarduten da gizakiaren genomaren zati handi bat. Neurona horiek usaimen-sentsazioak interpretatzen dituzte sudurretik burmuinerako bidean, zirraren ibilbiderik laburrena izanik, oroitzapenak eta iraganeko uneak gogora ekartzen. Hori galtzea, besteak beste, Alzheimer edo Parkinson gaixotasunen seinale goiztiarra da, baita COVID-19aren síntoma bereizgarri bat ere.
- Eguna eta ordua:
Martxoak 4, osteguna, 16:00etan. (Iraupena: ordu 1)
- INNOLFACT en aurkezpena, Navarrabiomedek zuzentzen duen proiektua eta Nafarroako Gobernuak finantzatua.
Enrique Santamaría Martínez. Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoko Unitateko Ikertzaile Nagusia.
- Konferentzia: Laura López-Mascaraque.
Neurozientzietan Doktorea eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) ikertzailea Madrilgo Cajal Institutuan.
- Zoom bidezko online saioa. Sartu bilerara.
Kontaktua: docugraf@navarra.es