Osasun arloko berrikuntza aurkezteko gala Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, martxoaren 16an, ospatuko da.Ekitaldia Navarrabiomedeko Berrikuntza Unitateak antolatzen du eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuan sortu diren berrikuntza proiektuak ezagutaraziko dira.
inDemand proiektuaren esparruan, Osasunbidean (SNS-O) sortu ziren beharren berri izango dugu protagonisten ahotan, eta erronka horiei irtenbidea emateko garatutako berrikuntzak azalduko dira. Horrela, hainbat enpresarekin egindako proposamenak nolakoak diren eta horien bideragarritasun-maila ezagutuko dugu. Gainera, sisteman eragin eta aplikagarritasun handia duten beste proiektu berritzaile batzuen berri emango da ekitaldian.
Izen ematea hemen.
Non: Nafarroako Unibersitate Ospitaleko (NUO) Areto nagusia B-en.
Informazio gehiago: Beatriz Pérez Urbina +34 848 42 70 30 | bperezur@navarra.es