Zertan dautza Nafarroako Unibersitate Ospitaleko (NUO) medikuentzako ikerketa sustatzeko programak? Nola egiten da ikerketa-lana, jarduera klinikoarekin batera? Nola lortzen da intentsifikatuta egotea? Zer suposatzen du parte-hartzaileentzat eta zure zerbitzu klinikoarentzat?
Gai horiek eta beste batzuk datorren ostegunean, otsailaren 10ean, egingo den hitzaldi-solasaldian jorratuko dira, 13: 30etik 14: 30era. Navarrabiomedek antolatzen du saioa, Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen, "La Caixa" Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Aurrez aurre (Navarrabiomedeko ekitaldi-aretoan) eta online ere jarraitu daiteke. Bertaratzeko, bai aurrez aurre bai online, esteka honetan eman behar da izena.
Marisol Fragosok, Navarrabiomedeko Kudeaketa zuzendariak, Navarrabiomed-Fundación "la Caixa"ren intensifikazio-programa (deialdi zabalik dago da) azalduko du, eta mahai-ingurua moderatuko du. Mediku intentsifikatu hauek parte hartuko dute:
- Eduardo Albéniz. Digestio Zerbitzuko eta NUO Endoskopia Unitateko albokoa eta Nafarroako Digestio Endoskopia Unitateko arduraduna. Mediku intentsifikatu gisa, digestio-neoplasien diagnosi eta erresekzio endoskopikoko teknikak aztertzen ditu, bai eta alterazio motor esofagogastrikoen tratamendu endoskopioa ere.
- Josune Hualde. Pediatria Zerbitzua NUOren eta Nafarroako Medikuntza Genomikoaren Unitateko ikertzailea. Mediku intentsifikatu gisa, NAGEN PEDIATRICS proiektua zuzentzen du. Proiektu horrek sekuentziazio genomiko osoa aplikatzen du, gaixotasun genetikoaren susmoa duten haur ingresatuen diagnostiko zehatzagoa eta goiztiarragoa lortzeko.
- Ander Ernaga. Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzua NUOren eta Nafarroako Medikuntza Genomikoaren Unitateko ikertzailea. Mediku intentsifikatu gisa, NAGENCOL azterketa zuzentzen du. Azterketa horrek sekuentziazio genomiko osoa aplikatzen du hiperkolesterolemia diagnostikatzeko eta indibidualki tratatzeko.
- Maite Mendioroz. NUOko Neurologia Zerbitzua eta Navarrabiomedeko Neuroepigenetika Unitateko ikertzaile nagusia. Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen garunean gertatzen diren aldaketa epigenetikoak aztertzen ditu mediku intentsifikatu gisa, haien mekanismoak hobeto ezagutzeko eta diagnostikoa errazago egiteko biomarkatzaileak identifikatzeko.
Eguna: osteguna, otsailak 10.
Ordua: 13:30etatik. 14:30ean
Izen-ematea: beharrezkoa da izen ematea, esteka honetan. On line parte-hartzen dutenek, saioaren aurreko egunean, mezu elektroniko bat jasoko dute, sarbide-gakoekin.