Azaroak 12, osteguna, 12:00etan, NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko Graduko Gelan.
Marina Iridoy Zuletek, Nafarroako Ospitalegunean formatutako neurologoa eta Navarrabiomedi lotutako Gaixotasun Neuromuskularrak eta Neurona Motorrekoak taldeko doktoratu aurreko ikertzailea, datorren azaroaren 12an, ostegunarekin, 12:00etan irakurriko du bere doktore-tesia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) eskutik. NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko Graduko Gelan izanen da. Egun, COVID-19agatik indarrean dagoen arautegiak ezarritakoaren araberako edukiera mugatuko da, eta saioa bideokonferentzia bidez jarraitu ahalko da.
Tesia, “Estudio ProtALS: Análisis proteómico en tejido post mortem de sujetos con Esclerosis Lateral Amiotrófica. Búsqueda de biomarcadores y dianas terapéuticas” izenburupean, Navarrabiomeden egin da. Ivonne Jericó Pascualek, NOGeko Neurologia Zerbitzuaren Alorreko Espezialista eta Navarrabiomedi lotutako ikertzailea, eta Jokin Fernández Irigoyenek, Proteomika Plataformaren arduraduna eta Navarrabiomed-IdiSNAko Neuroproteomika Unitateko ikertzailea, zuzendu dute.