Ikastaro honen helburua eskura dauden osasun informazioko sistemen ikuspegi orokorra ematea da, baita epidemiologiaren eta osasun publikoaren esparruan ikerkuntzarako erabil daitezkeenena ere.
Gainera, haien bidez, posible izanen da osasun publikoko arazo nagusiak identifikatzea, informazioaren kudeaketaren eta fluxuaren ezaugarriak ezagutzea eta ikerkuntzan duten eragina identifikatzea, osasun publikoan bigilantzia sistemak hobetzeko eta erabakiak hartzeko xedez.
NORENTZAT
Ekitaldi hau jende guztiarentzat da, batez ere osasunaren arloko profesional eta ikertzaileentzat, baita esparru soziosanitarioko ikasleentzat (gradukoak, masterrekoak, osasun espezialitatekoak edo doktoretzakoak) eta irakasleentzat ere.
HELBURUAK
Eskura dauden osasun informazioko sistemen ikuspegi bat ematea eta haiek osasun arloko ikerkuntzan erabiltzea da ikastaro honen helburua.
IKASTAROAREN ZUZENDARIA
Iván Martínez Baz doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakasle elkartua eta IdiSNA Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Miguel Servet ikertzailea.
Esther Vicente Cemboráin doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gaixotasun Arraroen Nafarroako Biztanleen Erregistroko teknikaria.