Urriaren 18an (asteartea), 19:00etan, Iturramako Civivoxean, Ramón y Cajal Urtea dela eta Zientzia Museoak antolatzen duen "Urria Cajalekin" zikloaren hirugarren saioa izango da. Saioak 'Garuna eta beren gaixotasunak: neurozientzia arloko ikerketa ' izango du izena.
Maite Mendioroz, Neuroepigenetika Unitateko ikertzaile nagusia eta Navarrabiomedeko zuzendaria, Marisol Aymerich eta Alberto Pérez Mediavillarekin (CIMA-CUN) arituko da saioan. Cajalek garatu zuen teoriaz hitz egingo dute; teoria hori Parkinson edo Alzheimer bezalako gaixotasunei buruzko ikerketen oinarria da.
Sarrera doakoa da. Aldez aurretik izena eman behar da www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 zenbakira deituta, edo Civivox sareko edozein zentrotan bertan.