2024ko urtarrilaren 23an, Osasun Ministerioak jardunaldi bat egin zuen proba genetikoen katalogo komuna aurkezteko. Katalogo horretan, zeina herritar guztiek eskura baitezakete, garrantzi berezia hartzen dute osasun zerbitzuek dagoeneko ezarrita dituzten (edo sartzen hasi diren) proba farmakogenetikoek.
Osasun sistema nazionaleko paziente guztiei doitasunezko medikuntza pertsonalizatua eskaintzea da haien azken helburua.
NORENTZAT
Unibertsitateko ikasleentzat, osasunaren arloko profesionalentzat eta jende guztiarentzat.
HELBURUAK
Farmakogenetikak medikuntza pertsonalizatuaren testuinguruan duen garrantzia ezagutzera ematea da ikastaroaren helburu nagusia, bai eta arlo horretako ezagutzak eta asistentzia-aplikazioak zabaltzen laguntzea eta etengabeko prestakuntza bultzatzea ere.
IKASTAROAREN ZUZENDARIA
Josefa Salgado Garrido, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Saileko irakasle elkartua (NUP)
Arloko mediku espezialista Genetika Medikoko Zerbitzuan
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU)