Amek seme edo alaba txikiari bularra ematea gomendatzen dute mundu osoko osasun erakundeek, baina horretarako zailtasunak izaten dituzte askotan amek, ez dute jakiten nola aurre egin edoskitzeko zailtasunei, eta profesionalek ez dute beti modua izaten modu koordinatuan lan egin eta haiek gainditzeko.
NORENTZAT
Gaiarekin zerikusia duten osasun zientzien arloetako profesional ororentzat.
HELBURUAK
Haurtxoek bularra hartzen hasteko zer zailtasun izan ditzaketen jakitera ematea.
Fisioterapian gaiari nola heltzen zaion azaltzea eta edoskitzen hasten eta segitzen laguntzen ahal duten profesionalen arteko alderdi komunak jorratzea.
IKASTAROAREN ZUZENDARIA
Ana María Insausti Serrano, Osasun Zientzien Saileko irakaslea (NUP).
Izaskun Montori Rodrigo, pediatrian espezializatutako fisioterapeuta eta osteopata.