T·IA·KI Espainiaren eta Frantziaren arteko lankidetza-ekimena da, eta pertsona zaintzaileei laguntza hobea eskaintzea du helburu, ikerketaren, berrikuntzaren eta tresna praktikoen garapenaren bidez.
Topaketa honetan desgaitasuna duten haur eta nerabeen familiek aurre egin behar dieten erronken ikuspegi bat eskainiko da; T·IA·KI proiektuaren helburu eta lan-ildo nagusiak aurkeztuko dira; eta Nafarroak familia-ingurunean erabiltzeko egokitutako baliabide eta ariketa fisikoen garapenean egiten duen ekarpena azalduko da.
Egitaraua
10:30 Ongietorri instituzionala Antonio Lopez, Osasun Zuzendari Nagusia.
10:40 Desgaitasuna duten haur eta nerabeen familien errealitatea: beharrak eta eguneroko erronkak - Sergio Aguilera doktorea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko neuropediatra eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua.
11:10 T·IA·KI: zaintzen dutenak babesteko ikerketa eta berrikuntza Alicia Alonso doktorea, Navarrabiomedeko Ariketa Fisikoa, Osasuna, Metabolismoa eta Gaitasun Funtzionala Unitateko ikertzailea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko dekanordea.
11:20 Ondorioak eta proiektuaren ikuspegi orokorra - Cynthia Lamothe, Fondation d'entreprises ESTIA erakundeko zuzendaria eta T·IA·KI proiektuaren koordinatzailea.
Zatoz gurekin ikustera nola ikerketak, berrikuntzak eta mugaz gaindiko lankidetzak pertsona zaintzaileen eta familien bizi-kalitatea hobetzen lagun dezaketen.
![]() |
![]() |
T IA KI proiektua %65ean kofinantzatzen du Europar Batasunak, Espainia-Frantzia-Andorra Interreg VI-A Programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. |


