Ekainaren 17an (ostirala), bilera itxian, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea eratuko da (maiatzaren 25eko 186/2022 FORU AGINDUA, Osasun kontseilariak emana, Batzordeko kideak izendatzen dituena).
Eratze-ekitaldi formalaren ondoren, saio irekian, Lydia Feito Grande doktoreak, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntza Fakultateko Bioetika eta Humanitate Medikoetako irakasleak, "Bioetika-batzordeen erronkak gaur" hitzaldia emango du. Hitzaldia 12:00etan izango da, NAPIko (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua) Pio Baroja aretoan.
Bertaratzea. Izena eman behar da, leku mugatua, inskripzio inprimaki honen bidez.