Miguel Servet Fundazioaren mikroINTENTSIFIKAZIO-programa (mINT) 2024

Deialdiak
20/06/2024
Miguel Servet Fundazioaren mikroINTENTSIFIKAZIO-programa (mINT) 2024
20/06/2024
19/08/2024
Fundación Miguel Servet
Giza Baliabideak
Nazionala
20/06/2024
Añadir al calendario 2024-06-20 02:00:00 2024-08-19 02:00:00 Miguel Servet Fundazioaren mikroINTENTSIFIKAZIO-programa (mINT) 2024   Miguel Servet Fundazioaren mINT programaren bidez, 10 pertsona fakultatibo espezialista, unibertsitate-diplomatu edo graduatu liberatzen dira erizaintzan, odontologian edo fisioterapian (6 ospitaleetan, 3 lehen mailako arretan eta 1 NOPLOIn) urtebetez, ikerketa-jardueran jardun ahal izateko. Pertsona intentsifikatuak bere laguntza unitatean eginen du ikerketa, eta Navarrabiomed zentroko laguntza unitateen aholkularitza izaten ahalko du. Proposatutako hiru eremuetako laguntzaren bat (lehen mailako atentzioa, atentzio espezializatua edo NOPLOI) hutsik geratzen bada, beste eremu bati esleitu ahal izango zaio, puntuazio orokorraren hurrenkerari jarraituz. Deialdi honetan eskainitako laguntza bateraezina izango da 2024an argitaratutako “Osasunbideko Zerbitzuko zentroetan ikerketa-jarduera areagotzeko finantzaketa emateko deialdiarekin” eta mINT laguntzak irauten duen bitartean indarrean dagoen beste edozein areagotze-modurekin. Eskaerak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, deialdia Navarrabiomeden web orrian argitaratu eta biharamunetik hasita. mINT 2024 programa eskatzeko formularioa.   Location Navarrabiomed info@navarrabiomed Europe/Madrid public

 

Miguel Servet Fundazioaren mINT programaren bidez, 10 pertsona fakultatibo espezialista, unibertsitate-diplomatu edo graduatu liberatzen dira erizaintzan, odontologian edo fisioterapian (6 ospitaleetan, 3 lehen mailako arretan eta 1 NOPLOIn) urtebetez, ikerketa-jardueran jardun ahal izateko. Pertsona intentsifikatuak bere laguntza unitatean eginen du ikerketa, eta Navarrabiomed zentroko laguntza unitateen aholkularitza izaten ahalko du.

Proposatutako hiru eremuetako laguntzaren bat (lehen mailako atentzioa, atentzio espezializatua edo NOPLOI) hutsik geratzen bada, beste eremu bati esleitu ahal izango zaio, puntuazio orokorraren hurrenkerari jarraituz. Deialdi honetan eskainitako laguntza bateraezina izango da 2024an argitaratutako “Osasunbideko Zerbitzuko zentroetan ikerketa-jarduera areagotzeko finantzaketa emateko deialdiarekin” eta mINT laguntzak irauten duen bitartean indarrean dagoen beste edozein areagotze-modurekin.

Eskaerak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, deialdia Navarrabiomeden web orrian argitaratu eta biharamunetik hasita. mINT 2024 programa eskatzeko formularioa.
 

Osasun Saileko erakunde autonomoetako (Osasunbidea eta NOPLOI) profesionalei zuzenduta dago, baldin eta intentsifikazioaren iraupenaren berdina edo handiagoa den lan-lotura badute.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza-unitate organikoetan:

  • Unitate organikoari dagokion ikerketa-plana izatea, edo dagokion zuzendaritza organikoarekin bat datorrena eta dagokion zuzendaritzari/gerentziari aurkeztua.
  • Ospitaleetan eta osasun mentaleko sarean, ebaluatutako azken urteko kudeaketa-helburuak betetzean, gutxienez % 80ko puntuazio orokorra lortu izana; Lehen Mailako Arretan, "Akreditazioa" atalean, "Akreditazioa" lortu izana.

Bestalde, intentsifikaziorako hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Fakultatibo espezialistak, unibertsitateko diplomatuak edo Erizaintza, Odontologia edo Fisioterapian graduatuak izatea, asistentzia-jarduerarekin, eta Osasunbideko Zerbitzuarekin eta/edo NOPLOIrekin lan-, estatutu- edo kontratu-lotura izatea, intentsifikazio-jarduera eskatu eta amaitu bitartean.
     


Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira, inprimaki honen bidez.
 

Urte bat
12.000 euro emandako laguntza bakoitzeko (ordezko langileak aldi baterako kontratatzeko edo laguntza liberatzearen ondoriozko jarduera berezirako kostua finantzatzea)