C astea. Langile ikertzaileak eta diputatuak parekatzeko programa

Deialdiak
18/07/2022
C astea. Langile ikertzaileak eta diputatuak parekatzeko programa
18/07/2022
30/11/2022
Diputatuen Kongresuko Zientzia eta Teknologia Bulegoaren
Besteak
Nazionala
18/07/2022
Añadir al calendario 2022-07-18 02:00:00 2022-11-30 01:00:00 C astea. Langile ikertzaileak eta diputatuak parekatzeko programa Diputatuen Kongresuko Zientzia eta Teknologia Bulegoaren ekimena. C Bulegoak C Astearen 1. Edizioa antolatzen du komunitate zientifikoaren eta Diputatuen arteko ezagutza-trukea sustatzeko. Kongresuko lehen parekatze programa da, non ikertzaileek Diputatuen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duten. Hautatutako 10 ikertzaileek, 3 egun pasatuko dituzte 2022ko udazkenean, Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Egonaldiak ikertzaileentzako aholkularitza programa bat izango du eta parlamentu-lana ezagutzeko saioak ere bai. Deialdiaren helburuak: Diputatuen Kongresuaren funtzionamendua eta C Bulegoaren eginkizuna, parte hartzeei hurbiltzea. Diputatuek, Espainiako zientzia eta teknologia sektore publikoarekin duten lotura sustatzea. Diputatuen eta komunitate zientifikoen arteko elkarrizketa bide berriak garatzea. Deialdia uztailaren 28ra arte egongo da zabalik edo 100 eskabideetara iritsi arte. Deiari buruzko edozein zalantza edo iruzkinetarako, C Officerekin harremanetan jar zaitezke OficinaC@fecyt.es helbidean edo harremanetarako formularioaren bidez. Location Navarrabiomed info@navarrabiomed Europe/Madrid public

Diputatuen Kongresuko Zientzia eta Teknologia Bulegoaren ekimena.

C Bulegoak C Astearen 1. Edizioa antolatzen du komunitate zientifikoaren eta Diputatuen arteko ezagutza-trukea sustatzeko. Kongresuko lehen parekatze programa da, non ikertzaileek Diputatuen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duten.

Hautatutako 10 ikertzaileek, 3 egun pasatuko dituzte 2022ko udazkenean, Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Egonaldiak ikertzaileentzako aholkularitza programa bat izango du eta parlamentu-lana ezagutzeko saioak ere bai.

Deialdiaren helburuak:

  • Diputatuen Kongresuaren funtzionamendua eta C Bulegoaren eginkizuna, parte hartzeei hurbiltzea.
  • Diputatuek, Espainiako zientzia eta teknologia sektore publikoarekin duten lotura sustatzea.
  • Diputatuen eta komunitate zientifikoen arteko elkarrizketa bide berriak garatzea.

Deialdia uztailaren 28ra arte egongo da zabalik edo 100 eskabideetara iritsi arte.

Deiari buruzko edozein zalantza edo iruzkinetarako, C Officerekin harremanetan jar zaitezke OficinaC@fecyt.es helbidean edo harremanetarako formularioaren bidez.

Deialdia zabalik dago, diziplina orotan doktore titulua eta gutxienez bi urteko esperientzia duten, ikerketa-karreraren edozein fasetan dauden ikertzaileendako, Espainiako erakunde publikoetan lanean ari diren eta aholkularitza zientifikorako eta komunikaziorako interesa duten ikertzaileendako.

Hautatutako ikerketa-langileen betebeharrak:

  • Espainiako sektore publikoaren zientzia eta ikerketa arloarekin lotura izatea.
  • Doktore titulua edo esperientzia frogagarri baliokidea izatea.
  • Doktore titulua lortu ondoren, gutxienez 2urteko ikerketa esperientzia frogagarria izatea.

Baloratuko da:

  • Esperientzia boluntarioa edo profesionala komunikazio edo dibulgazio zientifikoan.
  • Esperientzia boluntarioa edo profesionala aholkularitza zientifikoan.
  • Ikerketa-lanaren balioa eta eragina, akademiz kanpoko eragina barne.
  • Komunikazio gaitasunak eta aholkularitza zientifikoa.
  • Eragile ezberdinekin elkarreragiteko gaitasunak.

Ahalik eta parekatzerik onena bilatuz, hautaketa irizpide hauen arabera egingo da. Halaber, diziplina, genero, karrera zientifikoko etapa eta lan zentroaren banaketa egokia bermatuko da. 

Hautaketa hau, C Bulegoko eta Aholku Batzordeko kideez osatutako lantalde batek burutuko du.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 14tik uztailaren 28ra arte egongo da zabalik, 23:59etan edo 100 eskaera iritsi arte.

Eskaerak esteka honetan aurkez daitezke.

"C astea"ren lehen edizioa 2022ko urriaren amaieran izango da eta 3 eguneko iraupena izango du. Laster jakinaraziko dira data zehatzak.
+ Info