Zahartzean usaimenaren balorazioa ezartzea eta gaixotasun neurodegeneratiboen garapena geldiarazteko terapia nasal immunomodulatzaile berriak sortzea da INNOLFACT proiektuaren helburua

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Zahartzean usaimenaren balorazioa ezartzea eta gaixotasun neurodegeneratiboen garapena geldiarazteko terapia nasal immunomodulatzaile berriak sortzea da INNOLFACT proiektuaren helburua

  • Nafarroako Gobernuan 1,74 milioi eurorekin finantzatu du proiektu estrategiko hau

Zentro askoren arteko ekimena da INNOLFACT, eta bere helburua da usaimenerako doitasunezko medikuntza ezartzea eta terapia nasal immunomodulatzaileak garatzea, batez ere, zahartzeari eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonei dagokienez, genero dimentsioa kontuan hartuz. Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 10 proiektu I+G estrategiko hautatu ditu. Puntuaziorik altuena INNOLFACTek jaso du, eta guztira, 1,74 milioi euro eman dizkiote 2020-2022 epealdirako.

Proiektua garatzeko partzuergo bat sortu da parte hartzen duten entitateen artean. Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoko Unitatea da taldeko buru, eta Enrique Santamaría Martínez Ikertzaile Nagusiak zuzentzen du. Entitate hauetako profesionalek ere osatzen dute taldea: Navarrabiomedeko Geriatria Unitatea, Nafarroako Ospitale Gunea(NOG), ADItech Korporazio Teknologikoa, Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroa (CIMA), Nafarroako Klinika Unibertsitarioa eta Ojer Pharma laborategiak.

Ikerketaren garapena

Ikerketan Alzheimerra edo Parkinsona bezalako gaixotasunetan parte hartzen duten usaimen-mekanismo molekularrak ezaugarritzen saiatuko dira entitateak. Halaber, usaimenaren eta, zahartzean, sistema immunearen arteko balorazioa eginen dute. Espero da aurrerapenek biomarkatzaile aurresaleak eskaintzea, eta, ondorioz, terapia nasal immonomodulatzaile berriak, farmakoak sudurretik ematea ahalbidetuko dutenak, zainbarneko terapia konbentzionalen ordez.

Enrique Santamaríak, Neuroepigenetika Klinikoko Unitateko IN, proiektuarekin duten anbizio handia azaldu du: “INNOLFACTen sakonean ezaugarritu nahi dugu usaimena-sistema immune-burmuina ardatza. Horretarako, partzuergoan dauden indargune teknologikoek batera ahalbidetuko dute ardatz horren, zein gaixotutako animalia-ereduen molekulen ezaugarritze zehatza. Horrek ahalbidetuko du ahalmen immunomodulatzailea duten eta sudur bidez emateko aukera izan dezaketen molekulak identifikatzea eta ezaugarritzea. Abantailak eskaintzen ditu burmuineko patologiak tratatzeko, egun ez baitago horietarako tratamendurik”.

Partzuergoak adineko pertsonen usaimen ahalmena ere aztertuko du, usaimenaren galdera sistema immunitario ahulago baten sintoma izan daitekeen identifikatzeko (ondorioz, ahulagoak gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko). Era berean, autodiagnosirako probak eta usaimenaren galera hobetzeko edo gelditzeko entrenamenduak eskaintzeko lan eginen da, sistema immunitario indartsuago bat lortzeko.

Entitate kolaboratzaileak

Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuaren (IdiSNA) jardun zientifikoan kokatzen da INNOLFACTen garatutako ikerketa. Hainbat entitateren laguntza eta kolaborazioa du: Red Olfativa Española (ROE), Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea (AFAN), Parkinsonaren Nafarroako Elkartea (ANAPAR), Parkinsonaren Espainiako Federazioa (FEP), Desgaitasunaren bat duten pertsonen erakunde ordezkarien Nafarroako batzordea (CERMIN) eta Federación de Asociaciones de Personas con Discapacidad Física y Orgánica (COCEMFE NAVARRA). Gainera, Navarrabiomedek Ikerketa Kimisentsorialeko Partzuergo Globalarekin (GCCR) lotura bezala jarduten du, non 50 herrialdetako 600 ikertzaile baino gehiagok parte hartzen duten.